Paella erraldoiaren ekimenak 2.800 euro bildu ditu elkartasunera bideratuko direnak

26.06.14
Gizartea

Lobiano Gastronomia Elkarteak 2.800 € entregatuko ditu gaur gastronomi jardunaldien XIV edizioaren barneko azokan paella erraldoia prestatu eta errazioak saldu izanaz lortutako dirua. Lobiano elkarteko Jesus Portugal ordezkaria, Maite Gorrotxategi Merkatu plazako merkatarien izenean eta Ana Ugarte Ermuko ostalari eta dendarien izenean, taloia sinbolikoa entregatu diote eguerdian herriko Carlos Totorika alkateari eta Enplegu alorreko alkate orde Jose Luis Araujori, Gizarte Ongizateko zinegotzi eskuduna den Fernando Lecumberri bilera izan eta etortzerik ez duelako izan. Kopuru horren barne daude paellaren 700 errazio –plater, ogi, edari eta kafea- zerbitzatzegatik bildutakoa. Bildutako kopurua iazkoaren ia erdian dago, iaz estreinakoa izateaz gain arratseko txistorra janean eskainitiko pintxoengatik bildutakoa batu baitzitzaion. Aldiz aurten, txistorra pintxoekin bildutakoa ‘Caritas’ taldeari eman zaio, proiektu bat bideratzeko. Diru guztia, jada, udal Gizarte Ongizateko sailaren eskuetan dago, krisialdi ekonomikoaren eraginez eta langabezia pairatzen ari diren hainbat familietako kideei laguntzen erabil dezaten.

Diru hori elikagaien Bankuak hilero laguntza behar duten familiei egiten dien banaketa indartzeko erabiliko da, bankuaren bide jasotzen ez diren elikagai freskoak erosteko erabiliko baita, esaterako denboraldiaren araberako ortuari eta barazkiak, patatak, jogurtak, arraina, eta beste hainbat”, Gastronomi Elkarteko kide den Jesús Portugalek aditzera eman duenez. Diru hori dauden beharrak asetzeko helburuari jarraiki herriko denda eta merkataritzako establezimenduetan gastatuko da osorik, hortaz laguntza bikoitza eginen da.

Emaria ekarri duen hirukotea pozarren agertu da paellaren erronka aurrera atera izanagatik eta herritarrak emandako erantzunagatik. Ekimenaren lelotzat hartutako ‘Batzen gaituena’ esaldiak adierazten duena baino gehiago bilatu da, lankidetza, borondatezko talde eta auzolana, lehenago izaten zen bezalakoa. Orbe Kardinalaren plazara oro har hurbildu ziren pertsona guztien eskuzabaltasuna ezaugarri izan zen, ekarpentxoa egitea eta laguntzea, besteen alde egitea. Eta horien artean kontatu behar ditugu bereziki, boluntario gisa lanean ibili ziren berrogeita hamarrak, bai jakia prestatzen eta bai prestatutakoa azkar eta txukun banatzen, jendeak bero eta gozo dastatu zedin. Pertsona guztiak atenditzen ordu bete baino gutxiago erabili zuten. Antolatzaileak prest agertu dira datorren urtean esperientzia errepikatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du