Padeleko pista bi izango ditu Ermuak 2015ean

08.07.14
Kirolak

Instalazio berriak 350.000 euro kostako dira eta horiek egitea onartu berri du Udalbatzarrak. Pistak egiteko egungo bolatokia lekuz aldatuko da gune berean egokituz

Ermuko udalak kirol instalazioen eskaintza handiagotuko du Aritzmendi pilotalekuaren ondoan padelean jolasteko pista estali bi egingo baititu datozen hilabetetan. Horrela azaldu du Kirol Alorreko zinegotzi, Miguel Ledesmak, zeinak une honetan udal zerbitzu teknikoak eta UKEkoak elkarlanean ari direla adierazi duen baldintza pleguak idatzi eta prestatzeko eraikuntza enkantera ateratzeko. Lanak datorren irailean zehar hasa daitekeela aurreikusita dago.

Kirol ekipamendu berria Aritzmendi pilotalekuaren ostean eta egun dugun palmako bolatokia dagoen tartean eraikiko da. Pilotalekuko zerbitzuak –aldagela, komunak, eta abar- erabiliko dituzte padeleko kirolariek. Ledesmak adierazi du “Gure asmoa libre dagoen espazio aprobetxatzea da zonaldearen kirol erabilera sendotzeko, egun dugun bolatokia hainbat metro atzeratuaz padeleko pistak sartu ahal izateko”.

Udalaren ustetan proiektua interesgarri da, Ermuan kirol jarduera horren eskaria egon daitekeelako. Ermuan pistak eraikitzean ermuarrek errazago eta eskurago izango dute padela praktikatzea beste inora edo herrira jan beharrik izan gabe. Hori horrela, pertsona gazte nahiz helduek aisialdi eta denbora libre osasuntsurako beste aukera bat izanen dugu” azaldu du Ledesmak.

Kirol instalazio estali eta publikoen kopurua hobetu egingo da

Kirol zinegotziaren ustez azpiegitura berriari esker “erraketa edo tresnaz lagundurik jolasten diren kirol instalazio estali eta publikoen kopurua edo zuzkidura hobetu egingo da, orain arte squasheko bat eta frontoia besterik ez baititugu”. Ledesmaren esanetan padeleko pistak “frontoiaren erabilera handiagotuko dute nabarmen”.

Padela etengabe gorako doan kirola da. Bizkaian egun 79 pista publikotik gora daude eta beste 101 pribatu. “Honako azpiegitura gero eta gehiago dago, gero eta jokalari kopurua handiagoa delako. Kirol aproposa da edozein kirolarirentzat, egoera fisikoa, adina edo sexua ez direlarik inolako muga praktikatzeko”.

Ermua kirol praktika honetatik at egon bada ere, pistak egin dien lekuetan harrera oso ona izan da. Gobernu taldearen iritziz pista egiteko proiektuak bi behar asetzera dator, batetik, kirol instalakuntzak edukitzeko ermuarren eskariari eta, bestetik, herritarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten azpiegitura publikoak prestatzeari.

Udalak konpromiso irmoa du kirolarekiko, osasunarekiko eta ermuarren ongizatearekiko

Udalak kirolarekin duen harremana azpimarratu du Zinegotziak. “Eraikiko ditugun padeleko pista berriak kirol, osasun eta herritarren ongizatearekiko dugun konpromiso sendoaren adibide dira eta, bat datoz, pertsona orori kirol anitz eta kalitatezkoak praktikatu ahal izateko eskaintzari jarraiki beharrezko diren kirol azpiegiturak sortzeko udalak duen lehentasunarekin” erantsi du Ledesmak.

Azpiegitura berria 2015 urteko hasiera prest eta jardunean egongo dela aurreikusi da. Pistak araudiak dioenari jarraiki egingo dira eta 20 metroko luzera eta 10eko zabalera izango dute, Kirol Kontseilu Nagusiak ezarritakoarekin bat. Pistak beiraz itxitakoak izango dira, argiak eta zaintza sistema izango dituzte, kiroldegiarekin lotuta egonik bideokameraz.

Gaur egun, Espainian gehien praktikatzen diren kirolen artean padela zerrendaren hamargarren postuan dago, 3 milioi kirolari baino gehiago izanik. Taldean praktikatzen denen artean lehena da eta emakumeek gehien praktikatzen dutena. Kirol Kontseilu Nagusiak 2010ean kirol ohituren inguruan egindako inkestaren arabera padela azken 5 urteetan kirol eta erabiltzaileen hazkunderik handiena jasan izan duten lau modalitateen artean dago. Padela praktikatzen dutenen %35 emakumeak dira, 20 eta 35 urte arteko adinekoak.

Padela jarduera integratzailetzat hartzen da eta jokatzea merkea da

Askoren ustez padela jarduera integratzailea da generoaren ikuspuntutik; adin guztietarakoa proposa, haurren nahiz aitona/amomen arteko partidak joka baitaitezke.

Uste izan daitekeenaren kontra, padelean jardutea merkea da zapatilak, 30 eurotik eros daitekeen pala eta pilota besterik ez baitira behar. Gainera, pistak mantentzea ere ez da garestia izaten.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke