UKEk desfibriladore kardiakoak jarri ditu Kiroldegian eta Betiondon

29.07.14
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) M. Angel Blanco udal Kiroldegian nahiz Betiondo Kirol Gunean punta-puntako teknologiadun desfibriladore kardiako bi jarri berri ditu, erakundeak bere webgunean jakitera eman duenez. Gailuak erosteko 3.700 euro inbertitu du UKEk. Desfibriladoreen funtzioa bihotz eta arnas gelditzea izaten duten pertsonei lehen atentzioa ematea eta larrialdietako zerbitzu medikoak iritsi bitartean lehen biziraupenean laguntzeko katearen lehen urratsa da.

Kirol alorreko zinegotzi arduraduna eta UKEko presidenteordea den Miguel Ledesmaren aburuz, “eramangarriak diren gailu hauek edukitzea aurrerakuntza eta berme handia dira astero instalazioak erabiltzen dituzten milaka kirolari eta herritarrentzat, bihotzeko arazo edo gorabeheraren bat izan dezaketen osasun larrialdien atentziorako”.

Bere helburuak bi dira, lehen sorospenak erraztea eta bihotz geldialdi baten aurrean erantzuteko denbora murriztea

“UKEn lanean diharduten nahiz erakundearentzat zerbitzuak betetzen dituzten enpresa esleipendunek prestakuntza espezifikoa jasoko dute, aparailuak hurbiletik ezagutu ditzaten, bihotz geldialdietan nola lagundu edo jokatu eta desfibriladorea nola erabili behar duten jakin dezaten” adierazi du Ledesma zinegotziak.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira