Los Santiagos 2014 tranquilos y sin incidentes

30.07.14
Hiritarren Segurtasuna

Herritarron Segurtasunari dagokionez 2014ko Santixauak lasaiak izan dira eta ez da gertakizun larririk jazo herrian –gorabehera bakanen bat kenduta-. Jende asko etorri eta bisitan izan dugula eta eguneko 24 ordutan pertsonak kalean izan direla kontutan hartuta. Hori da Udaltzainburuak egin duen balorazioa eta laburpena, uztailaren 24tik 28ra bitartean izan egin dituzten jardueren txosten estatistikoa oinari harturik. Segurtasun publiko eta zaintza zerbitzua sendotu egin da lanerako izan diren agente guztiekin eta hori nabaria izan da kalean. Lan egin duten taldeek hamabi ordu jarraiko txandak egin dituzte eta horri esker, une oro zazpi udaltzain agente eduki ditugu kalean. Horietatik hiru jai gunearen mamian izan dira, beste bi jai gunearen inguruan baina bigarren lerroan eta, azken biak motordun ibilgailuetan patruilatzen udalerria. Txostenak jasotzen duenez ukabilkako borroka bi izan dira, partaideak neutralizatu eta giroa baretzea lortu izan zutelarik gertakizunetik hurbil zaudelako. Eta beste hogeita bi eztabaida beroaldia, borrokatzen hasteko aurreko pausutzat jotzen direnak, eskuetara iritsi eta mutur-joka hasi aurretik baretu izan zituztenak.

Bide segurtasunari dagokionez bi dira gertakizunak. Ibilgailu bik talka egin izanak uztailaren 24an txapako kalte materialak izanik eta, bigarrena, uztailaren 26an automobil eta motor batek elkar jo zutenean autobideko bide sarien kabinatik hurbil. Motor gidariak min hartu eta zauriak zituenez eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan zuten. Suteen atalean ere, bi jazoera izan ditugu, lehen Abeletxen eta bere basa su hartu zuen automobila eta, baita ere, Ongarain erretzen hasi zen edukiontzia, sugarrak itzali behar izan zituztelarik. Bigantxa eta sokamuturrean ez da inor zauriturik gertatu ez eta ospitalera eraman beharrik izan. Suziriak bota ziren gauean ere ez zuen inork minik hartu. Nolanahi ere, bi jarduera horietan laguntza eta asistentzia eskaini diote hogeita zazpi pertsona edo kolektibori. Herriko jaien hiru egunetan hainbat talde antzeman dituzte kalean edaten –botiloi izenaz ezagutzen dena- eta esku hartu behar izan dute erkidego eta bizilagunei kasurako –aterpe, portale, eta abarretan- eragiten zizkieten eragozpenak mugatzeko.

Udaltzaingoak asistentzia sanitarioa behar izan duten sei pertsonentzat laguntza koordinatu du. Bostek alkohol gehiegi edateagatik izan da eta, seigarren eta azkena jausi eta min hartu izan zuelako. Udaltzaingo bulegoan kalean topatutako 12 objektu jaso eta hainbatean- bueltatu izan dituzte. Telefono bidez dei egin izan duten 170 pertsona erantzun eta atenditu. Eta bukatzeko, hamazortzi herritar edo bizilagunek adierazitako kexak artatu dituzte; horien arrazoien artean kaleak zikinak egotea, barraka edo tiobibo guneko musika altuegi edukitzea edo gazteen lokalen zaratak atera izatea izan direlarik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko