Abuztuan 1600 pertsonek erabili zuten Liburutegia
1.600 pertsona hurbildu ziren abuztuan Liburutegiak eskaintzan dituen zerbitzuak erabiltzera, azpiegiturak ezagutzera eman duenaren arabera bertaratze eta egindako zerbitzuak laburbiltzen txostenean oinarrituta.
Udal Liburutegia hilabete osoan irekita egon zen goizeko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Zehazki 1.590 pertsona guztira izan ziren liburutegiko zerbitzuak erabili zituztenak. Kopuru hau iazkoaren antzerakoa da, 2013. urteko abuztuan 1.596 pertsonek erabili baitzuten azpiegitura kultural hau.
Denbora tarteari dagokionez, erabiltzaile gehienak hileko lehen hamabostaldian hurbildu ziren liburutegira (878 pertsona); nahiz eta kopuruak oso desberdinak ez izan, bigarren hamabostaldian 711 pertsona izan baitziren Liburutegia erabili zutenak.
Abuztuan 762 mailegu egin zuten liburutegiko langileek, hauetatik 581 liburuak eta 117 ikus-entzunezkoak. 588 ale pertsona helduek eraman zituzten eta 114 umeek.
Bestalde, 127 pertsonek erabili zituzten zerbitzu kultural honetako ordenagailuak eta beste 52k euren ordenagailuekin hurbildu ziren wifi konexioaz baliatzeko.
Honez gain, pertsona ugarik erabili zuten hemeroteka, eguneroko prentsa eta aldizkariak irakurtzeko eta bai ikasteko gela eta erreprografia eta inprimatze zerbitzuak ere.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.