Atzerriko hizkuntzetan aurrera egiteko ekimen kooperatiboak ditu udal liburutegiak
Ikaskuntza ez formala, norberaren konturakoa nahiz kooperatiboan sinesten du Ermuko liburutegiak eta gure eguneroko bizitzarako baliagarri den trebakuntza eta etengabeko ikaskuntza ahalbidetzen duten jarduerak gauzatzeko ahalegina egiten du. Horren ildotik norberaren kontu ikasteari garrantzia emateaz gain, ikasketa komunitate, partekatutako jakintza edo taldeak sustatzen ditu, eredu hori posible den espazioetan aplikatuz, ikas-irakaskuntza arautu eta tradizionaletatik aldenduz. Horretarako talde, erakunde eta boluntarioekin lankidetza puntuen bilaketan saiatzen da, proiektua sustraitzeko eta komunikazio bide izateko. Asmo horiek guztiak mamitzeko atzerriko hainbat hizkuntza praktikatzeko eratu dituen mintzapraktika eta irakurketa taldeak dituzte.
Horren guztiaren berri emateko eta duen balioa aintzat hartzeko atzokoan agerraldia egin zuten herriko alkate, Carlos Totorikak, kultura alorreko zinegotziak Lorena Lopezek, Auzopolis-denbora bankuaren kide Inma Pagaldayk eta Sara Gago liburuzainak. Liburutegiak ikasketa eremua edozein izanik ere arreta berezia jartzen du jarduerak ondorengo ezaugarriak izan dezaten: pertsona aktiboak sustatu; beren buruarekin pozik egoteko, gizarteratzea errazteko eta trebakuntza nahiz enplegua aspektuak indartzeko.Eta lan horretan aliantzak bilatzen ditu talde, erakunde eta boluntarioekin proiektuei egonkortasuna eman komunikazio kanala izan daitezen. Aldi berean, erabiltzaileen beharrei erantzuten saiatzen da, bere kasa pentsatzen, erabakiak hartzen eta hain aldagarri den gizartean aurrera nola egin jakiten duten herritarrak izateko helburuaz.
Mintzapraktikako talde ezberdinak eta ingeleseko irakurketa klubak aurrera ateratzeko liburutegiak EHUko nahiz Deustu Unibertsitateko praktikako ikasleekin kontatzen du, eta baita Auzopolis- Denboraren Bankuko boluntarioekin, begirale lana egin eta saiak dinamizatzen baitituzte. Liburutegiak boluntariotza ereduan erabat sinisten du, jokabide horrek esku-zabaltasuna, altruismoa, parte-hartze demokratikoa, edozein arrazoigatik jarduteko askatasuna, presentzia eta behar duenaren alboan egoteko gaitasuna -naturaltasunaz eta etengabe- sustatzen baititu.
Ekimena abian jarri zen orain bi urte eta ingelesa nahiz frantsesa praktikatzeko eskaini diren talde guztiak jendez bete izan dira. Jardueran 250 pertsonek parte hartu dute, hainbatean eskaera eskaintza baino handiago izanik eta itxaronzerrenda zabaldu behar izan delarik. Iazko ikasturtearen amaieran ingelesa praktikatzeko haur eta gazte jubenilen talde bana eratu ziren.
Hizkuntzak ikasi eta horietan aurrera egiteko material espezifikoa erosi du Liburutegiak azken urteetan, ulermena, mintzamena, edo entzumena indartzeko metodo ezberdinetan dauden euskarriak eskuratuaz, Immigrazio Udal Zerbitzuarekin bat eta elkarlanean. Lankidetza horren emaitza dira azken urteetan Afrika, Asia edo Europako Ekialdeko hizkuntzak eta hitzak dituzten liburu eta aleak eskuratu izana, txinatar edo arabiarrentzako espresuki prestatuta dauden espainierazko gidak, edota haurrentzako liburu eta kanta CDak ingelesez, besteak beste.
Material hori liburutegiak erabiltzaileei jada eskaintzen dizkien fondoa handitzera dator, jada estatuko nahiz Europar Batasuneko hizkuntza guztietan idatzitako eleberriak edukiz. Hizkuntzak ikasteko aukera indartu egiten dutelarik, bertako hizkuntza ikasten ari direnentzat integrazioa lortzeko mesedegarri direlarik. Horrez gain, haurrentzat ingelesez dauden edukiak gero eta gehiago eskatzeko dugun joerari erantzuten dio material berri horrek guztiak.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.