Liburutegia eta bere zerbitzuak baloratzeko inkesta, etorkizuneko diseinuari begira

13.10.14
Udal Liburutegia

Udalak urteak daramatza gure herrian kultura, bere ikuspegi guztietatik, sustatzen eta indartzen, bai ekoizpenari dagokionean bai eta sormenari eta hedapenari dagokienean ere. Estrategia hori garatzeko elementu gakoa da udal liburutegia, eta gakoa da baita ere gaur gaurko liburutegi zerbitzu eskaintza bat edukitzea, erabiltzaile izan daitezkeen pertsonen interes aldakorrei erantzungo diena. Testuinguru honetan azterketa bat egiten ari gara, herritarrek gure udal liburutegiari eta bere zerbitzuei buruz duten iritzia jakiteko.

Jakintza alor anitzeko talde handi bat daukagu lanean, arkitekto, injineru eta soziologoz eratua, udal liburutegiak egun eskaintzen dituen zerbitzuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko proiektu bat lantzen, begirada datozen urteetan jarrita.

Proiektua lantzen ari den taldeaz gain, ziur gaude proiektu horretan interesa duen pertsona eta talde edo elkarte multzo handi bat dagoela. Emaitza onak lortu nahi izanez gero ezinbestekoa da herritarren partaidetza, hori izaten baita adostasun lanaren oinarria.

Zinerako sarrerak eta liburu sotak zozketatuko inkesta erantzuten dutenen artean

Prozesu oso bat daukagu martxan herritarren interesak eta iritzia ezagutzeko, baina baliagarria izan dadin zuen partaidetza behar beharrezkoa da. Itzel eskertuko genizueke zuren iritzia emanez lagunduko bazenigute, bai liburutegiaren erabiltzaile zaretenok eta bai ez zaretenok ere; iritzi guztiak garrantzitsuak baitira, horregatik webgune korporatiboaren bitartez eta lasterbidez ustez dizuegun inkesta laburrari erantzuteko eskatzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"