Ermuko hainbat pilotariren berrelkartze hunkigarria

17.10.14
Gizartea

Pilotari izan edo kirol horretan jardundako Ermuar talde polita –hirurogeita hamar bat- topaketa eta egun pasa hunkigarria bizi izan zuten aurreko asteburuan. Larunbateko bilerara esku pilotan, palan, zestan nahiz erraketa modalitateetan profesional, amateur edo afizionatuetan partida ofizialak jokatu zituzten pilotari ezberdinetako hainbat belaunaldi bildu ziren. Eta baita Pilota Taldean buru-belarri lanean aritu ziren Zuzendaritza Batzorde ezberdinetako kide eta lagunak ere. Pertsona guzti horiek pilotak Ermuan bizi izandako garai gozoen protagonistak eta lekuko bizia osatzen dute. Ermua hiria eta ermuarrok garrantzitsuak izan baikinen XIX. eta XX. mendeetan zehar, makina bat herriko seme eta alaba profesional gisa jardun eta ospe handia lortu baitzuten estatuko eta nazioarteko frontoietan. Horren adierazle, Ermua herri artean jokatzen zen txapelketan garaipenik gehien duena dela.

Elkartu ziren unetik azken agurrera bitartean makina bat istorio gogoratu zieten elkarri honako edo harako txapelketaz eta jokatutako partidaz, pasadizo politak eta protagonista izan zineren hainbat anekdota. Arratsaldeko ordu eta erdi pasatxoan herriko plazan bildu eta taldeko argazkiak atera zituzten, argazkien bigarren andana bat ateraz Izelaietan dugun Batzokiaren aurreko plazatxoan. Orde Kardinalaren frontoian Solozabal anaiek Dani –palista- eta Alex –zestalariak- ohorezko sakeak egin zituzten. Bigarrenak, zesta eskuan pilota andana bota zuen kiosko aurrean jarritako arrastoa gainditu nahian. Pilotak erraz asko pasa ziren, -Alex sasoian egon eta ederto mantentzen baita- horiek maisutasunez harrapatu zituelarik Fernando Goioganak. Azkena desbideratu egin eta harrapatzerik ez zen egon, pilota bota egin kiosko erditik pasa eta DQ berria tabernaren horma jo zuenez, jaurtitzeak bertan behera utziz. Pedro Bildosolak jokatzen zueneko argazki eta opari bat eman zion Alexi. Batzoki aurrean argazki gehiago atera ziren, erraketista eta guzti. Guk horietako hainbat lerro hauei eransten dizkiegu, Asier Ibaibarriaga lagunak utzi eta konpartitu baitizkigu. Batzokiko frontoian barrus partida herrikoia jokatzera animatu ziren hogeita hamar bat lagunek. Juan Ignacio Izarra ‘Pitxarra’ garaile izan zen, José A. Lugarizaristi ‘Urko’ mendean hartu ondoren. Azken honek garaikurra eraman zuen baita ere.

Jarraian, bertaratutako guztiek mahaira bildu ziren elkarrekin eta giro oso onean bazkaltzeko. Bazkarian eta bazkalondoan makina bat pasadizo, gertaera konpartitu zituzten, partida edo txapelketa hainbaten ingurukoak. Azkenean denok pozarren eta ekimena errepikatzeko prest. Eta hori baino gehiago, pilotaren inguruko herri historiaz liburua prestatzeko asmoa adierazi zen. Eta hirigunean protagonista eta pilotari izandako guztiak omendu eta gogoan hartzeko estua oroigarri prestatu eta jartzea. Ermua herriaren izena lau haizetara eta ezagutzera eman zutelako Euskadiko, estatuko nahiz nazioarteko frontoi ugaritan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan