Angel Gilek erakusketa jaarri du Lobianon
Ángel Gil Cuevas eskultore eta zeramikagile ermuarrak erakusketa ipini du Lobiano Kultur Gunean. Hambost urte dira, Gilek bere jaioterri eta bizileku duen herrian erakusketarik jartzen ez zuela. Herriko zeramika eskolako zuzendari ohiak eta egun Kultur Etxeko lankide dugunak tamaina handiko eskultura aurkezteko itzuli da. Obra handiak lantzeko hainbat material ezberdin teknikoki eta maisutasunez uztartzen du, esaterako zementuak, beira-zuntza eta burdina kanpo aldean –lorategi, hotel eta abarretan- jar daitezkeen piezak, eta “krisialdi garai hauetan alternatiba bat izan daitezkeena, brontzea baino merkeagoak baitira” eransten digu. Erakusketa azaroaren 15era bitartean mantenduko da Lobianon ikusgai. Herriko semea erakusle izateak ikusmina piztu du eta asko dira egunero kultur etxea bisitatzen dutenak. Erakusketa zabalik dago egunero arratsaldeko 6etatik 8etara. Sarrera doan eta libre da nahi duen guztiarentzat.
Gilek Lobianoko bi erakusgelak jantzi ditu bere obrarekin. Erakusketak hiru zati edo osagai ditu: lehena tamaina handiko eskulturak eta azpimarra behar da –ukitu pertsonal, figuratibo eta mugimendua- duen zezena ardatza nagusi bihurtu dela; bigarren brontzez egindako eta estatu osoan zehar bananduta dituen lanen argazkiak, egiteko prozesua edo nola geratu diren, jasotzen dutenak eta, hirugarrenik, terrakota bilduma, ‘Biluziak’ izena duena, eta gizakion kanpo nahiz barruko hainbat aspektu irudikatu nahi dutenak. Beldurrak, arazoak, hausnarketak eta zailtasunak transmititu eta irudikatu nahi izan ditu, “bizi ditugun una zailekin bat datozenak”.
Erakusketatik lan deigarriena arestian aipaturiko zezena da, zeina Lobiano jauregiaren sarreran kokatu behar izan den, erakusgelako atetik sartzea ezinezkoa izan delako. Dimentsio hain handiak izanik sarrera nagusiko ate bikoitzetik sartu eta bertan kokatu behar izan da. Horrekin bat, ikusgai ditugu ‘pajarita’, ‘hirusta’, ‘eskua’ edo ‘zaldia’ ditugu, guztiak eboluzioa eta lan-lerro libreagoak erakusten duten, klasikotasunetik aldenduz. Algel Gilek azaldu digunez azken urteetan lain ildo hori lantzen ari da, “materialetan berrituz, eskulturari eta autore-lanari eusteko, murgilduta gauden krisialdi eta atzerakadaren aurrean”. Tamaina handiko obrak lantzea teknikoki erronka handia da dio “figura eta irudiak azkartasunez modelatu behar baitira, zementuak eta beira-zuntzak bustina baino azkarrago sikatzen direlako”. Gilek lan figuratibo lantzen jarraitzen du, modu aske eta kreazionista ikuspuntutik. Bere gustu pertsonalarekin bat datorren eskultura edota egiten dizkioten enkargu edo mandatuetara egokitutakoa, “enkarguak asko murriztu direlarik”. Eskultura handiak espazio publiko zabaletarako egokiak dira eta bolumenaren arabera permanenteak edo iraupen luzerakoak behar dute izan. Materialetan berritzea eta horiek uztartzea eskuragarriago egin ditu eskultura handiak, brontzezkoak baino merkeago ateratzen baitira.
Barruko salan zeramikako hamalau pieza jarri ditu, ‘Biluziak’ izeneko bildumakoak. Gizakion irudiak dira bildumaren oinarria eta figuren bidez “etsipena, loturak, askatasuna, zapalkuntza, eroaldia eta bakardadea bezalako sentimendu eta emozioak irudikatu nahi” izan ditu. Bilduma hasieran eta orain urte batzuk atzera eskuekin lantzen zituen piezekiko ezberdina da, eboluzioa agertzen du eta ez du inor epel utziko.
Azkenik, argazki sorta metalezko obra handi zenbait egiteko prozesua edo horiek non eta nola kokatu izan diren erakusten digute. Gehienak brontzezkoak dira baina material mistoekin –zementu, egitura metaliko eta abarrekin- azken aldian egindakoak ere badaude, esaterako Burgos hirian duen ‘El Cid’ pertsonaiaren irudia, bost metroko altuera erraldoia duena. Azgrkien artean ere, herriko abade izan genuen On Teodoro Zuazuarena ere badago. Angel Gilek lan ugari ditu sakabanatuta Burgos, Kantabria, Errioxa edo Madrilgo Erkidegoan zehar.
Jarraian eta pdf formatuan erakusketa iragartzen duen kartela eta pieza bakoitzaren izena jasotzen duen orria uzten dizuegu, lasterbidez baliatuta.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne