Dendari eta ostalarientzat formazio ekintza multzoa gauzatuko herrian

06.11.14
Ekonomi Sustapena

Herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Ermua Merkatal Guneak, udalarekin batera sektorearentzako trebakuntza kanpaina aurrera eramaten ari da, denda txikientzat birziklatzea eta etengabeko prestakuntza hobetzeko eta lehiatzeko osagai garrantzitsu nahiz ezinbestekoak direlako. Prestakuntza eta egungo tresna eta aukeretara atxikitzeko ikastaro sorta hau Elkarteak eta Udalak herriko denden lehiakortasuna hobetzeko gauzatzen ari diren estrategiaren barne dago.

Lehen ikastaroan Sare Sozialak eta horiek eskaintzen dituzten aukerak aztertu dira, harrera oso ona izanik. Honetan parte hartu dutenez gain, beste 5 denda ditugu Euskalit erakundeak ematen duen Saltokitik Enpresara proiektuan parte hartzen, formazio hori Izarran eta establezimenduetan bertan ematen ari delarik.

Urte amaiera bitartean programatuta dauden formazio saioak ondorengo hauek dira:

  1. Komunikazio estrategiak bezeroarekin. Honetan tresna zehatz eta praktikoak landuko dira, salmenta prozesuan lagungarri izan daitezkeen abilezi eta jarrerez jabetzeko. Esaterako, bezeroari aholkuak emateko modua barneratzea, elkarren arteko konfiantza eta epe luzerako fideltasun sortzea, eta abar… Bi talde egingo dira azaroan, lehena 10etik 14ra bitartean eta bigarrena 17tik 20ra –data horiek barne-. Taldeak bi orduz bilduko dira, arratsaldeko ordu 2 eta erdietatik lau eta erdietara. Izen-emate prezioak: 5 euro bazkideek eta 40 bazkide ez direnek.
  2. Personal shopper (Norberari egokituriko erosketa aholkularia). Bezeroari zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen eta erosketa-prozesuari balioa eransten ikasiko dugu. Aztertu eta kontutan hartu beharreko aspektuak ondorengoak izango dira: koloreak, morfologia, ehun motak, makillajea eta ile orrazkera aztertzea. Bi talde egingo dira bat azaroan, lehena 24tik 27ra bitartean eta bigarrena abenduaren 1etik 4ra –data horiek barne-. Taldeak bi orduz bilduko dira, arratsaldeko ordu 2 eta erdietatik lau eta erdietara. Izen-emate prezioak: 5 euro bazkideek eta 40 bazkide ez direnek.
  3. Produktua aurkeztea eta opariak paketatzea. Opariak modu zaindu eta pertsonalean paketatzen jakitea interesgarria da. Aurreikusitako datak abenduaren 9, 11 eta 15a dira. Ordutegia 14:15etatik 16:15etara bitartean. Izen-emate prezioak: 5 euro bazkideek eta 30 bazkide ez direnek.
  4. Dekoratu zure opariak (Espresuki Gabonetarako). Gabon jai eta Eguberria ate joka dugunez paketatzeari balioa eransten ikasiko dugu. Aurreikusitako egunak abenduaren 17 eta 19an. Ordutegia 14:15etatik 16:15etara bitartean. Izen-emate prezioak: 5 euro bazkideek eta 20 bazkide ez direnek.

Argibide gehiagorako idatzi info@ermuacentrocomercial.com postontzi elektronikora edo deitu bulegoko 943 17 41 47 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren