Norberaren arropa eta objetuak gordetzeko takilen segurtasuna areagotuko du UKEk

09.12.14
Kirolak

Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) bere instalazioetan dituen banakako takilen segurtasuna areagotu egingo du bertan norbanakoak utzitako objektuak lapurtu ez daitezen. Ermuan jasota ditugun kasuak gutxi batzuk badira ere, prebentzioa ez dago inoiz soberan. Helburua palanka sistemaz egiten diren ebasketak ekiditea da, horrelakoak gero eta sarriago gertatzen baitira Euskadiko kirol instalazio publikoetan. Sistema berria jartzeak 11 euroren kostea izango du ate bakoitzeko, hortaz, segurtasun sistema berria jartzeko zentro eta takila guztietan UKEk 5.300 euro beharko dituela aurreikusi du.

Takiletan sistema berria jartzen hasi da UKE, jada dituen txanpon eta txartel zulatuarenaz gain. Hobekuntza hain zuzen honetan datza: sarrailak beste hobeagoez aldatzea sistema bat gehiago erantsiaz, pertsonak nahi izanez gero giltzarrapo edo kandadu propioa jar dezan, babesa areagotzeko. Hau da xafla bat erantsi eta pitsadura bat egiten da, erabiltzaileak bere giltzarrapoa jarri dezan, segurtasuna areagotu eta lapurreta zailago egiteko.

Palanka erabiltzea eragozten duen sistema honen muntaia apurka-apurka egingo da udal kirol instalazio guztietan. Aproba egiteko, jada, Betiondon dauden hogeita bost takiletan jarrita daude. UKEko bozemaileak aditzera eman duenez “aldaketa pixkanaka egingo dugu, erabiltzaileen segurtasun eta erosotasunerako, epemuga zehatzik gabe”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira