Euskadiko bi taldek dominak lortu dituzte Espainiako Eskubaloi Txapelketan
Euskadik bi domina –urrezkoa eta kobrekoa- lortu ditu Espainiako 2015 Eskubaloi Txapelketan –lurraldeetako selekzioen artean- zeina urteko lehen astean jokatu den Castellonen (Valentzia komunitatean). Euskadik txapelketan parte hartu du beste hamazortzi lurraldeetako selekzioekin batera, infantil, kadete eta jubenilen mutil eta nesken kategorietan. Bost egunez lehian jardun ondoren Euskadiko ordezkarien bi dominaz bueltatu dira –jubenil mutilek urrezkoa eta jubenil neskek brontzezkoa, hurrenez hurren- lortuta. Parte hartze duina izan dute gure lurraldeko ordezkari eta taldeek, hiru kategoriako bina taldeetatik bi domina poltsikoratu baitute.
Mutil jubenilak finala atzo eguerdian jokatu zuten Ciutat de Castelló pabiloian, izen bereko hirian, eta Kataluniako selekzioa mendean hartu zuten, 36 eta 32ko emaitzaz. Taldeak lehen zatira arte lortutako abantailari eustea eta gailentzea lortuz, txapelketa irabazteko. Sailkapen nagusian lehenak izateagatik garaikurra eta domina bana jantzi zuten jokalari, entrenatzaile eta fisioterapeutak.
Sari eta dominen zatitxoa Ermura datorkigu, Euskal selekzioko bost kide Ermuko Errotabarri Eskubaloi elkarteari loturik baitaude
Neska jubenilak ere, ondo jokatu dute txapelketan eta hirugarren postua lortu sailkapen orokorrean. Hirugarren edo laugarren postuak esleitzeko azken partida atzo goizeko hamaikak laurden gutxitan jokatu zuten, Vila-Real hiriko Teknifikazio Zentroko pabiloian baita Kataluniako selekzioko ordezkarien aurka neurtuaz. Azkenean markagailua euskaldunen aldekoa izan zen, 22 eta 25 gol erregistratuz. José Ramón Resa (Txerra) (1. entrenatzailea); Mikel Martín (2. entrenatzailea) eta Josean Fernández de Aránguiz -Peio- (atezainen entrenatzaileak) zuzentzen duen taldeak merezimendu osoz lortu du sailkapena eta saraia. Txapelketan partidak irabazten dakitela erakutsi baitute, jokoaren irregulartasunak atzera utzita eta arbitraje partzialak kontra izan arrean –Valentzia lurralde anfitrioiaren egun eta kasuan bezala. Neska jubenilak sailkapena eskuratu zuten Madrili tanto bategatik irabazi eta gero, Kanariarrak mendean hartu eta Gaztela eta Leonen aurrean amore eman eta gero, borrokatzen dakitela eta aurkako markagailua iraultzeko gauza zirela erakutsi ondoren. Final-laurdenetan Nafarroa mendean hartu zuten eta final-aurrekoan Valentziarren kontra galdu. Errege egunean ez ziren fin ibili, joko eza nagusi izanik, hirugarren postuagatik lehiatzera behartuta geratuz. Azkenean, Katalunia baino gehiago izan eta hirugarren merezimenduz.
Sari eta emaitza horien zatitxo bat –kirol federatu eta amateur osoarentzat oro har eta eskubaloiarentzat bereziki dena- Ermura etorri zaigu, jubenilen taldeko bost kide herritarrak edo herrira loturikoak baitira, guztiak Ermuko Errotabarri Eskubailoi Kirol elkartekoak hain zuzen ere. Boskotea ondorengoak osatzen dute: Ane Erauskin (ezker hegalaria); Sara Garrido (atezaina) eta Mirene Moreno (eskuin hegalaria), arestian aipaturiko M. Martin eta P. Anton entrenatzaileekin batera. Zorionak bostei eta bejondeiela taldeko kide guztiei.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke