Finlandiar sauna eta turkiar bainu misto berriak estreinatu ditu kiroldegiak

15.01.15
Kirolak

Miguel Angel Blanco udal Kiroldegiak finlandiar sauna eta turkiar bainu misto berriak estreinatu ditu aste honetan bere abonatu zein erabiltzaileen gozamen eta lasaitzeko erabili dezaketen esparru berria. Instalazio berriak barruko eta girotutako igerilekuen espazioan kokatu dira, lehenago uretako material biltegiak okupatzen zuenean. UKEk 18.000 euro inbertitu ditu eta hilabeteko lanen ondoren gune berria atondu du, “Ermuko herritarren atsedenerako aukera berri bat eta osasun egoeraren hobetze naturala”, erakundeko presidenteorde den Miguel Ledesmaren esanetan.

Saunak sei pertsonentzako da, izei surezkoa egina dago eta argi naturala sartzea ahalbidetzen duen beirazko bi horma ditu. 80otik 100ora bitartean funtzionatzen du, lehen kasuan hezetasun erlatiboa %15 izanik eta bigarrenean %5, hurrenez hurren. Hau erabiltzea gomendagarri izan daiteke ondoren zerrendatzen ditugun kasuetan: erreumatismo kronikoa, hotzeri arinak, estresa, asma, bronkopatia arin desberdinak, aknea, eta gihar kontrakturen aurkako tratamenduan osagarri. Onura asko ditu. Tenperatura oso altuak izaten dezne, pertsonen gaitasunaren arabera dago zenbat denbora eratzea, nahiz eta jarraian 15 minutu baino gehiago barnean mantentzea ez da gomendatzen. Saunatik irten eta erregulazio termostatikoa duten bi dutxa ditugu, tenperatura altuen eraginpean egon ondoren, gorputzaren egonkortasunerako mesede egiten diotenak. Parean atsedenerako zonaldea dago, erabiltzailea bertan erlaxatu daitekeelarik.

Instalazioa bainu turkiarra edo lurrin bainuarekin osotzen da, zeinak 45oko tenperaturan eta %100eko hezetasun erlatiboan dagoena, gresite akabera du, esentzia dosifikatzailearekin eta kolore anitzeko led argiztapenarekin. Larruazal-transpirazioa igotzeko, gihar tentsioa arintzeko eta odol-irrigaketa aktibatzeko aproposa da, eta, arnas gaixotasun arinetan, estresa, urduritasuna, erlaxazioa, loaren asalduretan, erreumatismo kroniko arinetan eta odol isuria aktibatzeko kasuetarako erabiltzea gomendagarria da.

Sauna zein bainu turkiarraren erabilera doakoa da UKEko abonatuentzat. Hauen erabileraz disfrutatzeko ezinbestekoa da aldez aurretik telefono edo internet bidez nahiz zuzen zuzenean Kiroldegiko edo Betiondoko harreran erreserba egitea. UKEk foileto batean zehaztu dituen erabilerarako arau espezifikoek azaltzen duten moduan, interesa duten pertsonek ondorengo ordutegian izango dute aukera zerbitzua erabiltzeko, goiz eta arratsalde: astelehenetik ostiralera 8,30etatik 13,30etara eta 16,00etatik 21,00etara, larunbatetan 9,00etatik 12,30etara eta 16,00etatik 19,30etara, eta igande eta jaiegunetan goizeko ordutegian, 9,00etatik 12,30ak arte. Sauna edo turkiar bainuaren norbanako saio bakoitzaren prezioa 5,10 eurotakoa izango da abonatugabeentzat, 5 saioetarako bonoa ere aurreikusi den arren, 22,95 eurotakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko