Mundialerako prestakuntza amaitutzat emango Hernandezek, Holandak bi proba korrituz asteburuan

22.01.15
Kirolak

Estatuko ziklokros txapelketa bigarrenez irabazi berri duen Aitor Hernández txirrindulari ermurrak Tabor hirian (Txekiar Errepublikan) jokatuko den Munduko ziklokros txapelketarako prestakuntzarekin segitzen du. Prestakuntzaren barne, asteburu honetan beste bi lasterketetan korritzea erabaki du, bere buruari exijitzen jarraitzeko. Bi probak Holandan korrituko ditu. Larunbatean Spacialized etxeak babesten duen ermuarrak Rucphen hirian izango da, C2 kategoriakoan lehiatzen. Igandean, berriz, ziklokroseko Mundu Kopan arituko da, Hoogerheide izena duen herrian.

Bidaiari ekin aurretik honako hitzak utzi dizkigu: “Asteburu gakoa izanen da, Mundialaren aurreko azkena. Larunbateko karrera eta herria ez ditut ezagutzen, ez eta bertan nortzuk egongo garen ere ez. Emaitza onenaren bila aterako naiz; lasterketa polita egiten saiatuz. Igandekoaz, Hoogerheide iaztik ezagutzen dut, bertan Mundiala izan baitzen. Ez dut zorrik, karrera eta eguna ezberdinak baitira. Lasaitasunez noa, egin beharreko lana eginda, betiko ilusio eta gogoz. Lehen hogeiren artean amaitzea helburua betetzea litzatekeela deritzot, nirea egitera aterako naiz, UCI puntuak lortzeko lan eginez, Mundialari begira abantaila izango baitira. Aurreko astebururako larregi entrenatu eta ordaindu egin nuen, oraingoan atseden gehiago hartuta noa eta igarriko dudala espero dut, aurretik bidaia luzea egin behar izanik ere”.

 

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira