Matrikulazio aldia astelehenean zabalduko dute herriko HH, LH eta DBHko ikastetxeek
Euskadiko ikastetxeek otsailaren 2an hasiko dute datorren ikasturterako matrikulazio aldia. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 18ko Agindua kaleratu zuen urtarrilaren 8an eta urteko 4. alean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Horretan ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2015-2016 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere. Aipatu dokumentu eta ebazpenean ezartzen denez, seme-alaben matrikulak 2015eko otsailaren 2tik 13ra arte egin ahal izango ditugu.
Ermuko Udala urteroko legez, lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiekin (2013.urtean seme-alabak izan zutenekin) harremanetan jarri da, gure herrian hezkuntza alorrean dugun eskaintza zein den jakinarazteko, eta horretan oinarriturik familiek gogokoen duten aukera egiteko. Ermuan bost ikastetxe ditugu, horietatik hiru publikoak dira (Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola eta Sallabente) eta beste bi iatundutakoak (Eskolabarri eta San Pelaio).
Gusaroek horietako bat aukeratu eta beren seme-alabak aurre-matrikulatzera ikastetxetara horretara joan behar dute. 2013an 137 neska-mutikotxo jaio ziren Ermuan eta kanpaina horiei zuzentzen zaizkie. Urte horretan jaiotakoek 2015eko irailean eskolaratuko baitira, ikasturte berriaren hasierarekin. Ume horiek gurasoek eskutitz bana jasoko dute asteburu honetan beren etxean. Eskutitz horretan herriko ikastetxe guztien eskaintza zehatzaren berri helaraziko zaie –ikas ereduen, eskolaz kanpoko ekintzen, zerbitzu eta azpiegituren, eta abarren zehaztasunak biltzen dituzte biorrikoak baitaramatza-. Materialarekin batera udal hezkuntza zinegotziaren eskutitza ere doakie. Horretan Lorena Lopez Garciak hitzez-hitz honakoa dio: “Indarrean dagoen legeriaren arabera, gurasoek duzuen aukeratzeko askatasuna dago beste ezeren gainetik, eta zuek erabakiko duzue seme-alaben hala hezkuntza nola ikastetxe mota. Nik neuk ere horrela uste dut, horixe baita familien oinarrizko eskubidea. Horregatik eta Ermuko Udaleko Hezkuntza Alorreko Zinegotzia naizen aldetik, legediak bermatzen dizuen eskubidearen jarduna baldintzatzeko inolako asmorik gabe, gure udalerriak hezkuntzaren alorrean eskeintzen duenaren berri emateko betebeharra dudala uste dut.”
Informazio gehiagorako eta lasterbidez 2014ko abenduaren 18ko Agindua osorik eskaintzen dizuegu.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren