Las Cadetes de Errotabarri se aferran a la Liga Vasca
Euskal Ligan jokatzen segituko dute Errotabarriko neska kadeteek, promozio- eta igoera-fasean maila eutsi eta gero. Hortaz, denboraldi amaiera bitartean euskal Ligan jokatzen segituko Usubil E.T.ak eta Errotabarri E.K.Eak, sailkapenean posizio berberean amaitu eta gero. Fase hori Ermuan jokatu izan da azken asteburuan. Errenteriako Ereintza eta Bilboko San Adrian probintziako kluben ligan jarraituko dute denboraldia.
Ostiraletik igandera bitartean lortutako emaitzen arabera Usurbil taldea izan da onena hiru partidatan bost puntu lortu baititu –garaipen bi eta berdinketa bati esker-. Errotabarri bigarren bulatu du garaipen bi –azkena igande eguerdian bertan, azken aukera eta partidan-. Hirugarren Ereintza izan da bi partida berdindu baititu eta San Adrianek bakar bat.
Mikel Martinek entrenatzen duen taldeak Euskal ligari eutsi dio, emozioz eta sufrimenduz. Metaturiko zenbakiek agerian uzten dutenek zailtasunak ditu taldeak golak egiteko eta lanean jarraitu beharko du hobetzeko eta lehiakortasunean aurrera egiteko. Lau taldeetatik gol gutxien sartu duen taldea (60) izan da, baloi sareratzea asko kostata. Beste aldean, gol gutxien jaso (48) duen taldea ere izan da, defentsa egindako lanari eta atezainaren lan egokiari esker. Igande eguerdian, azken partida erabakigarria 17-14 markagailu urriaz bigarren garaipen bat lortu zuten.
Aurpegi ala gurutze amaitu zitekeen partida baten kronika
Partida maldan gora jarri zitzaien ermuarrei. Urduritasun larregi eta berdintasuna nagusi, pistan nahiz kanpoan. Horren adibide, aulkikoek txartel bana jaso zuten. Lehen gola markatzeko hamar minutu behar izan ziren. Aurretik, huts eta baloi galera ugari. Saririk gabeko jaurtiketak, posteak eta Maider Mochales atezainak asmatu izana, penaltya eta guzti geldituz. Hortik aurrera berdinketa ugari markagailuan: 1-1, 2-2, 3-3, 5-5 eta 6-6, hogeita bigarren minutuan. Baloi mozketak eta ermuko jokalari bat bi minutuz kaleratzeak bide eman zien errenteriakoei 6-8 aurreratzeko. Ermuarrek eusten saiatu ziren eta beste gol bat gehiago sartzea lortu zuten atsedenaldia baino lehen. Markagailuan 7-10 bukatu zen lehen zatia. Harmailetan arnasestuka zaleak. Galdera ikurrak nagusi.
Atsedenaldia eta entrenatzailearen hitzak ondo etorri zitzaizkien. Martinek kontzentrazioa areagotzeko eta tentsioari eusteko eskatu zien, zirt edo zart egin behar. Guztia eman. Jokalariak konbentzituta atera ziren pistara. Golak markatzeari ekin eta aldea laburtzen joan. Berdinketa posible zen. Presioa beste taldeari pasa zioten. Markagailuan hurbil ziren, 12-13. Gol bakarra falta eta Ereintzakoek kale egiten. Hutsak nonahi. Aukera eskuan. Penalty etxekoen alde. Jone Izquierdok bota eta hamahiruna. Mugarria izan zen berdinketa hori. Ereintza urduritasunez beterik. Baloia errekuperatu eta atakea egiten falta eta zigorra. Aurrekoaren berbera. Penaltya Jonek bota eta barrura. Etxekoak aurretik aspaldiko partez. Joan eta etorriko jokaldiak. Atake eta kontra atakeak. Ermuarren falta eta penaltya Ereintzarentzat. Berdinketa, hamalauna. Bizia ihesean. Harmailetan zaleak airean taldea eramaten. Aire falta kiroldegian. Jonek 15ena sartu zuen. Bat goitik. Bisitariak ezinean. Kronometroa aurrera gelditu gabe. Errotabarrik 16a sartu eta minutu bat eskas faltan. Ereintza trabatua. Jone amorruz bota eta 17 gola sartu, nerbioak astinduz. Amaitu ezinezko segundoak. Klaxon-hotsa. Amaiera.
Poza orokorra. Orain denboraldia zuzentzeko bigarren aukeran pentsatu eta zentratuz behar.
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan