Conxita Honoratoren

13.02.15
Berdintasuna

Aukera Berdintasuneko udal sailak hautatu du Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartela, aurtengo kanpainaren irudi eta euskarri izango dena. Kartela Conxita Honorato Blazquez kataluniarrarena da eta ‘Con ‘M’ de Mujer’ titulua du. Egileak lehiaketako sariaren 600 euroak jasoko ditu. Epaimahaia berdintasunaren eta artearen eremuko bost emakumek eratu zuten, atzoko ostegunean bildu eta erabaki hartu zutenak.

Irabazleak seiehun euroko saria jasoko du. Lan garbia da, indar handikoa: kosk egindako sagar gorrixka zeinak erdiak emakumearen sinboloa duena. “Kartel xumea, zuzena eta ulerterraza. Koska famatua, historiara emakume baten izenaz pasa zena”, autoreak definitzen duenaren arabera.

Egilea Conxita Honorato Blazquez da, Malgrat de Mar herrian (Bartzelonan) bizi dena. Autoreak 51 urte ditu, moda eta diseinu ikasketak ditu, eta argazkigintza eta informatikako hainbat ikastaro eginak ditu, Photoshoo, marrazkigintza, pintura eta abar… Bere herriko zirkulu artistikoaren presidenteordea da.

Kartela Ermuko lehiaketara aurkeztu diren beste hogeita baten artean hautatu da, antolatzailearen ustez maila altua izan delarik. Kartelak aurkeztu dituzte 17 pertsonek, bederatzi gizon eta zortzi emakumek. Parte hartzaileetatik bi ermuarrak izan dira eta gainerakoak kanpokoak. Lurraldeen arabera, gehienak Bizkaikatarrak izan dira -5 partaide-, Gipuzkoarrak 3, eta Arabar bat eta Nafartarrak bi, Kataluniarrak 2, Murtziarrak beste 2, 1 errioxarra eta azkena Valentziarra. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak bildu eta erakusketa jarriko da martxoan, Emakumearen topagunean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan