Pelbis-zoruaren tailerretan ikasitakoa pratikatzeko taldea Emakumearen Topagunean bilduko

19.02.15
Berdintasuna

Aukera Berdintasunerako udal sailak Emakumearen Topagunean espazio autonomo berria eskaini eta utziko du pelbis-zorua indartzeko 2008az geroztik egin diren tailerretan –non 60 pertsonatik gora parte hartu duten- ikasitako ariketak taldean praktika ditzaten. Ariketak egitea osasun eta ongizaterako oinarrizkoak dira, etorkizunean izan daitezken ondoez edo ‘pixa galerak’ bezalako arazoak ekiditeko. Ariketak eraginkorrak izan daitezen, egiten ikasteaz gain maiz praktikatu egin behar dira, bestela jai dago. Ariketa errazak dira ikasi eta barneratu ondoren, edozein une eta lekutan praktikatzeko modukoak. Hala eta guzti, hainbatek esanetan ohitura hartzea kosta egiten denez, taldekideekin elkartzea nahiago dute.

Hain zuzen ere, hori izan da espazio berria eta gela uzteko dagoen arrazoia: tailerretan ibilitako emakumeek beren ezagutzak eta esperientzia partekatzeko aukera izan dezaten, astean behin ariketak egiteko elkartu, zaintza-lan hori ongizateko baldintza dutela onartuz eta hastapen tailerretan ikasitakoari jarraipena emanez.

Taldeak ariketak egin ditzan areto bat utziko zaie Emakumearen Topagunean, hastekoz ordu bat astero. Lehenengo saioak arratsaldekoak izango dira, nahiz eta ondoren partaideen premia eta beharretara egokituko diren. Lehen datorren astelehenean –otsailaren 23an- egingo da, 5etatik 6etara bitartean.

Azpimarra behar saioa ez dela ariketak egiten ikasteko ikastaroa, aldez aurretik ikusi eta ikasitakoa praktikatzeko baizik, partaideak autonomoak izango baitira eta begiralerik izango ez dutelako.

Hortaz, parte hartu nahi dutenek, halabeharrez pelbis-zorua indartzeko ikastaroa egina beharko dute izan.

Doan izango den jarduera honen inguruko argibide eta izen-emateak, Emakumearen Topagunean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan