Gorakada taldeak 25 urteko ibilbidean erabilitako txotxongilo eta materialak ekarri ditu Lobianora

25.02.15
Kultura eta Gazteria

Gorakada Antzerki taldeak azken hogeita bost urteetan egin duen ibilbidean zehar bere muntaietan erabili dituen txotxongilo eta material hainbat ikusgai ditu egunotan Lobiano Kulturgunean. Erakusketa egunero zabalik dugu arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan da. Erakusketa datorren martxoaren 4ko asteazkenera bitartean eta hileko kultur programazioaren baitan txeratzen da.

Erakusketa honek Gorakada antzerki-konpainiaren 25 urteko ibilbidea batzen du. Aro emankor honetan, eskularru-txotxongiloak eta aktoreak abiapuntutzat hartuta, hainbat teknika, estilo eta eszenaratze garatu ditu. Era berean, bisitariori abentura, magia eta ilusioz betetako mundu liluragarria erakutsi nahi diegu, bere ahalegin eta lana haurrei eta familiei zuzendu dien konpainia honen bilakaeraren isla da.

Horrenbestez, bere antzezlanik esanguratsuenetako txotxongilo eta eszenografiak aurkeztu nahi dizkizugute: Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria, Cyrano, Ogro Txikia, eta abar. Urteotan, 1.900 emanaldi baino gehiago egin dituzte eta 900.000 ikusle inguruk parte hartu dute nazioko eta nazioarteko programazio eta jaialdi ezberdinetan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du