FEDERrek Ermuan aurkeztuko Gaixotasun Arraroen Munduko egunaren kanpaina eta jarduerak

25.02.15
Gizartea

Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioak –FEDERrek - Ermuan aurkeztuko du bihar Gaixotasun Arraroen Munduko egunaren - otsailaren 28ko larunbata- inguruan antolatu duen kanpaina eta jarduerak. Horietako bat, mahai informatiboa, gure herriko osasun zentroan kokatuko baitute datorren astean.

FEDERrek gizartearen arreta lortu nahi du, Gaixotasun Arraro batekin bizitzeak zer suposatzen duen eta pertsona hauen eguneroko zailtasunak ezagutzera emateko. Zehazki, aurten diagnostiko azkar eta zorrotz eta tratamendu egokien beharrean sakondu nahi du; informazioa eta erregistro ikerkuntzaren sustatuz, detekzio goiztiarraren eta osasun-arretaren hobekuntzarekin lotutako ekintzetako garapenaren bidez.

Aurkezpena Izarra Centre eraikinean izango da goizeko 11etan, (Zearkale 36) Ermua Mallabiarekin lortzen duen BI-3302 errepidearen albo batean. Aritzmendi pilotalekuaren alboan.

Aurtengo kanpainaren leloa “Kolore batean bateginik, dena aldatzen duen keinua" da. Marra berdea begi azpian margotu, argazki bat atera eta hori Interneten partekatzera gonbidatzen du gizarte guztia: Sare sozialetan argazkiak zabalduz #hazlasvisibles etiketarekin. FEDERrek “itxaropen berdez” gaixoen etorkizuna argiztatzea espero du. Munduko Eguna dela eta, pintura berdearen kita banatuko die interesatu guztiei.

Hizlariak:

  • Juana Sáenz Rodríguez, FEDERreko ordezkaria Euskadin. Espina Bífida eta Hidrozefalia Elkartea Bizkaian
  • Fernando Lecúmberri Gaisán, Gizartekintza eta Osasun alorreko zinegotzia.
  • Gaixoen ordezkaria.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan