Martxoaen 8ko jarduereak erakusketa batekin hasiko dira

02.03.15
Berdintasuna

Aste honetako igandea martxoaren 8a da, Emakumeen Nazioarteko Eguna alegia. Aukera Berdintasun Sailak egun berezi hori gogoan hartu eta ospatzeko egitaraua prestatu dute. Nolanahi ere, jarduera egitarau hori ez da egun bakarrera mugatuko, proposamenez beterik baitator asteko egunetan eta datozen asteetan zehar gauzatuko direnak. Egitarauaren azala Conxita Honorato de Malgrat kataluaniarrrena da eta ‘Con ‘M’ de Mujer titulua du. Lan garbia da, indar handikoa: kosk egindako sagar gorrixka zeinak erdiak emakumearen sinboloa duena. “Kartel xumea, zuzena eta ulerterraza. Koska famatua, historiara emakume baten izenaz pasa zena”, autoreak definitzen duenaren arabera.

Egitaraua beterik dator: bi erakusketa ditu, tribialeko partidak eta kafe saioak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoen emanaldia, Marta de Castro eta Esther Gimeno aktoreekin antzezpena eta hilaren amaieran bigarren bat Eneritz Artetxerekin. Guztiaren berri zehatza duzue argitaratu duten egitarauan. Material guztia –kartela, programa bera, irakurketa gida, Adierazpena, eta gainerakoak- Aukera Berdintasun Sailak eta Emakumearen Topaguneak kudeatzen duten mikrositean dago. Horretara erraz eta azkar iristeko, lasterbidea egin eta utzi dizuegu azpiko informazio gehiagoren bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko