Gizarte Zerbitzuek: behar ditugun konponbideak bilatzeko laguntza
Abiadura azkarrean bizi gara, zorabiaturik. Pentsatzeko denborarik ere izan gabe, askotan. Ez diegu estimuluei erantzuten; datuei ezta hainbatean eta deskodetu ere ez, egoera eta gertakariak jakintzat eman edo alboratuz. Horregatik, izan ditzakegun ideiei eutsi egiten diegu nahiz eta horien oinarria aurreiritziak edo antzemate hutsak izan, osotasun birtualean eratuz nahiz eta errealitatetik urrun egon. Maila teorikotik praktikora jauzia eginez, adibide bat jarriko dugu. Galde eta erantzun diezaiogun gure buruari: Zer dakigu Gizarte Zerbitzuetaz? Nola definituko genituzke? Zer dira? Zertarako erabiltzen ditugu? Ene bada, ez da hain erraza. Zalantzak, ezta. Uste baino gehiago. Ugari egoera berean. Gutariko askori definizioaren erdipurdiko hurbilpen bat datorkigu burura –zaharkitua seguruenik- honetan laburbildu genezakeena: “premiak dituzten pertsonei atenditzen eta bizirauten laguntzen dieten zerbitzu publikoak dira”. Tira, hasiera bat izan daiteke, hein batean ukitzen eta hobetu beharko genukeena. Ermuan hori baino askoz gehiago dira, guretzat nahiz gure gizartearen onerako.
Gizarte Zerbitzuak baliabide multzoa dira, gizartearen ongizaterako premiazkoak kontsideratzen direnak. Horregatik, ongizate sistemen laugarren euskarritzat kontsideratzen dira. Beste hiru euskarriak osasun, hezkuntza, pentsio edo bizirauteko diru-sarrerak bermatzen dituzten prestazio ekonomikoak. Definizio orokor horrek hobeto islatzen du Ermuan ditugun gizarte zerbitzuak, prestazio eta baliabide egituratu ugari baititugu. Gure lankideen artean gizarte-langilez gain, diziplina anitz eta espezifiko ugariko profesional multzoa dugu. Aditu horiek gure seme-alaben hazkunde edo heziketan (Familiak Atenditzeko Zerbitzua); adikzioen –toxiko edo bestelakoen- prebentzioa, unean-uneko arazo eta gorabeherak –ekonomikoak-, elkarbizitzakoak, ezgaitasun edo mugikortasun arazoak, (Etxez etxeko zerbitzua), generoen arteko berdintasuna, eta abar… Urrutikoak edo ezezagunak izan daitezke guretzat, baina hurbil ditugunak, gure esku eta erabilgai.
Alorrak bere lan eta ahalegina, betidanikoa dugun asistentzian ez ezik, atal sozioedukatiboan eta Garapen eta Enplegu alorrarekin estuki jardunez elkarlanean atal soziolaboralean ere jarduten du egungo egoera eta garaiarekin bat etorriz; etorkizun hurbilean gizarte moduan aurre gin beharko diogun atal soziosanitarioan (Ermua Mugi; Hiribili) sareak eratzen, aldaketa sakon eta ugariak baititugu (kronizitatea, zaharkitzea, dependentzia, bakardadea, eta abar…).
Gizarte Zerbitzu guztien inguruan askok dugun ezjakintasunari aurre egiteko alorrak bere osotasunean ezagutzera emateko eta posizionatzeko estrategia abian jarri du. Informazio kanalak erabiltzaile nahiz gainerako herrikide guztiekin hobetzeko. Gu guztiok gure bizitzaren une baten edo bestean zerbitzu horiek erabiltzeko beharra izan dezakegulako. Horretarako kanpaina orokorra hasi du, zeinak hiru zutabe izango dituen oinarri: lehen abenduan etxean jaso genuen 2015eko egutegia, gaurtik bertatik webgunean eskaintzen ditugun eduki eguneratu berriak eta promozio gisa erabiliko den bideo elebiduna. Bideo hori gaur bertan proiektatuko da zinek lubeko emanaldian. Laburbilduz egunean jartzeko eta gure esku ditugun herriko gizarte zerbitzuak hobe ezagutzeko aukera aparta dugu aurrean. Egoera bakoitzak bere irtenbide adu eta gizarte zerbitzuek “konponbide hori bilatzen lagunduko digute gutariko bakoitzari” beharra dugun unean.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko