Korrika jendetsua Ermuan, euriari aurre eginik
Euskararen aldeko ‘Korrika’ hemeretzigarren edizioa Ermutik igaro zen atzo arratsean, izugarrizko jende andaren artean. Edizio oso jendetsua izan zen, herritar piloa kalera atera baitzen korrika egiteko eta lekukoa zeramatzaten ordezkariekin bat egiteko. Eguraldiak ez zuen askorik lagun izan, euria bota baitzuen atsedenik gabe arratsalde guztian. Eta egokitu zitzaigun orduak ere izugarri lagundu zuen, herritar askok lanpostuetatik eta ikastetxetik at baikinen.
Korrikaren tropela bostak laurden gutxi pasatxo inguruan sartu zen gure udalerrian, Mallabiko kideei lekukoa jaso ostean. Karrera gure kaleetan sartu orduko jende ugarik bat egin zuen tropelarekin. Jende eta korrikalari ikaragarri asko ikusi genituen ibilbide osoan zehar, hirigunera eta erdiko kaleetara mugatu gabe. Edizio honetan herrian barrena bi aldiz pasa da Korrika, koexistentzia obren lanak Baldespina Markesaren kalea eta lur-jauziak Goienkale itxita utzi digutelako. Asko eta asko izan ziren Gipuzkoako mugaraino joan zirenak eibartarrei lekukoa emateko. Hemeretzigarren edizio honetan ‘euska ahaldun’tzaren mezua azpimarratu nahi izan dira.
Ikasleen Korrika txikia ere oso koloretsua suertatu zen, nahiz eta eguraldiak asko baldintzatu. Ehunka haur eta gaztek hartu zuten parte, Eskolabarri, Ongarai, Anaitasuna Ikastola eta Sallabente ikastetxeek antolatutako ekitaldian. Martxa Sallabentetik abiatu zen arratsaldeko hiru eta erdietan, hirigunetik ibilbidea egin eta Orbe Kardinalaren plazan amaitzeko.
Luhartz taldearen musikak arratsaldeko erromeria lagundu zuen.
Azken edizioan ateratako argazki multzo bat eransten eta uzten dizuegu jarraian.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik