Enplegu Planaren bigarren fasean kualifikazioa duten 12 gazte kontratatuko dira

08.05.15
Ekonomi Sustapena

2015. urtealdirako aurreikusita dauden Enplegu Planek laster jarraipena izango dute, horretarako genuen aurrekontua gehitzeko erabakia aste honetan hartu baita. Enplegu Planaren bigarren fasean ikasketak eta kualifikazioa duten 12 gazte kontratatuko dira, eskabideak datorren astetik aurrera aurkeztu ahal izango direlarik. Herriko hamabi (12) gazte kontratatzea aurreikusita dago, LHko eta unibertsitateko ikasketak dituztenen artean, eta ikasitako alorrean lana aurkitzeko aukerarik orain arte izan ez dutenen artean. Datorren astean eskabideak non aurkeztu eta horiei erantsi beharreko agirien berri zehatza emango dugu. Hori horrela etxebizitza guztietan alkatearen bandoa jarriko dugu, baita webgune korporatibo honetan informazioa eseki eta egunkarian ere iragarkia kaleratuko interesa izan dezaketen guztiek eskabidea aurkezterik izan dezaten.

Aurtengo 2015ean aurreikusitako Enplegu Planak abian jartzeko urrats bat gehiago izango da, non profil ezberdinei jarraiki, biztanleria talde ezberdinak parte hartzerik izan dezaten. Apirilaren 9an herrian mantenu lanak (igeltserotza, lorezaintza, pintura eta garbiketa) egiteko kontrataturiko 24 pertsona lanean hasi ziren. Oraingo honetan, ikasketak egin ondoren karrera profesionala garatu nahi duten pertsona gazteen txanda izango da. Bi Plan bi horiek udalaren diru eta finantzazioa izango dute.

Urtean zehar hirugarren fasea ere izango da eta kontratazio gehiago egingo dira, Toki eta Eskualde Enplegu planaren baitan, kasu honetan Lanbideren kofinantzazioaz. Horren osagarri, esan behar dugu, Euskal Enplegu Zerbitzuak –Langaik- Ermua aukeratu duela –beste euskal udal batekin batera- enplegu politika aktiboak aurrera ateratzeko egin duen ibilbideagatik. Hautaketa horri esker, enplegu politika aktiboen esperientzia pilotua gauzatuko da Ermua, horren barne trebakuntza eta kontratazioa izango direlarik. Horren guztiaren berri emango dugu aurrerara. Lanbidek trebakuntza finantzatuko du eta Udalak bere baliabide eta diruak erabilita kontratazioei aurre egingo die.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du