Udalekuetarako inoiz baino ume gehiagok aurre inskribatu izanak, ez du guztiak parte hartu ahal izatea eragotziko

19.05.15
Euskara

Udalekuetarako aurre inskripzioak errekor berria finkatu du eta hala azken edizioetako zifrak nola gure udalak eginiko aurreikuspena oso goitik gainditu du. Eskariaren hazkundea agerikoa da eta zifrek horrela agerrarazten dute: 2014an 134 inskripzio izan genituen eta aurtengoan 212 izan ume dira parte hartzea eskatu dutenak. Hau da, Lehen Hezkuntzako hiru ikasletik batek Ermuko Udalak antolaturiko udaleku ireki hauetan parte hartu nahi du. Jardueraren xede nagusia herriko gaztetxoei aisialdiko eta euskarazko aukera eskaintzea da, eskola oporren hasierako asteetan. Eta hori bideratzen dugu kalitatezko eta euskarazko jarduera-egitarau zabal baten bidez, familiei eta batez ere gurasoei lana eta haur eta ikasleen opor eta aisialdi aste horiek uztartzea ahalbidetzen diena. Eskari gorakada ikusita gure udalak eskabide guztiak onartzeko ahalegina egingo eta diru gehiago jarriko du, umerik kanpoan ez uzteko. Hori erabaki du gaur goizean herriko Carlos Totorika alkateak, euskara teknikariarekin premiazko izaerako bileran bildu eta irizpideak adostu ondoren.

Aurretiazko izen-ematea tresna moduan erabili izan dugu ustezko eskaria eta interesa zehazten laguntzeko, horren arabera udalekuen programa modu errealean zehazteko; hau da adin taldeen arabera udalerritik kanpo pasako dituzten gauak kontratatzeko, begirale kopurua zehazteko, aseguruak polizak gauzatzeko eta garraio bideetan beharko diren plazak ezagutzeko. Eta hori da hain zuzen ere, adin talde bakoitzean gehienezko kopurua 51an kokatu ahal izateko, etxetik kanpo lo egitea eskaintzen dugunetik kopuru hori ez baita inoiz gainditu, aurtengo ediziora artean. Aldiz, honako honetan erreferentziatzat genuen zifra hiru adin taldetan gainditu izan da. Txikien kasuan (LHko 1. eta 2. maila) 75 inskripzio izan baititugu, eta LHko 3. eta 4. mailako ertainetan beste 67 eskaera, ohikoa zenaren gainetik. Joera, errepikatuz LHko 5. eta 6. mailetako ikasle nagusien taldean, guztira 70 izen-emate jaso baititugu. Laburbilduz, harrera oso ona, guk izan zitekeela ustez aurreikusitako kopurua erabat hautsi duena.

Inkripzio definitiboa maiatzaren 20tik 26 gauzatu beharko da, tasak ordainduta

Aurretik ezarrita ditugun eta aurreko ediziotan egindakoari jarraiki 59 ume lekurik ez lukete edukiko, erreserba moduan geratuz ea baten batek parte hartzeari uko egiten dioen zain. Baina kopurua altua da eta hausnarketa egitera eraman gaitu, arauak eta irizpideak betetzeko badira ere, ez dute aldaezinak ez eta jardueraren beraren helburuaren kontrakoak izan behar. Horregatik, Ermuko Udalak konponbide bat eman dio planteaturiko erronkari, inskribatu diren guztien beharrei erantzuteko eta inor kanpoan ez uzteko, udal jarduera honek egin duen hogei urteko ibilbideak erakutsi duen kalitate eta zerbitzuari uko egin gabe. Hortaz, premiazko konponbidea koordinatu du gaur alkatetzak euskarazko zerbitzuarekin, eskabide guztia onartzerik egon dadin, begiraleak kontutan hartuta eta Lesakako Matxinbeltzenea aterpearen harrera onari esker, plaza kopurua gehitu eta duten lekua egokituko baitigute, hainbat logela gehiago ipiniz eta horietan litera gehiago jarriz, umeek eroso eta egoki egon daitezen.

Horiek horrela, inskripzio definitiboa udal euskara zerbitzuan –goizeko 8:30etatik ordu 2 eta erdietara bitartean- egin beharko da datorren astean, maiatzaren 20tik 26rako egunetan. Jarduerari dagokion tasa ordaintzen ez duenak (ume bakarrak 100€ eta anai-arreben kasuan 83€) parte hartzeri uko egiten dioela ulertuko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik