Jolasak eta jostailuek, ez dute sexistak ez indarkeriazkoak izan behar

27.05.15
Berdintasuna

Jolasaren Nazioarteko Eguna opsatuko da bihar maiatzaren 28an. Horregatik, aurten, indarkeriazkoak eta sexistak ez diren jolasen kanpainia martxan jarri da, gazteen artean berdintasuna sustatzeko helburuarekin. Eta, udal honek kanpainarekin bat egin nahi dugu.

Udal Berdintasun Sailak egutegi bat egin zuen berdintasuna bultzatzeko jolas eta jostailuen bidez: "Berdintasunean hezi eta jolastu". Horretara lasterbidez iristeko eragin tituluaren gainean.

Horrez gain, jolas eta jostailu ez sexistak aukeratzeko dekalogoa egin eta argitaratu zuen: "Berdintasunean jolastu. Berdintasunean bizi". Horretara lasterbidez iristeko eragin tituluaren gainean.

Beste aldetik, gogoratu nahi dugu Udal Liburutegian Ludoteka Mugikorra daukagula zeinaz baliatuz,  etxera jolasak eta jokuak eramateko aukera dugun maileguan harturik. Tokiko Gizarte-hezkuntza Mahaiarekin laguntzaz martxan jarritako zerbitzu honek herritartasun guztiari aisialdirako eta jolaserako material iristea bermatu nahi du, zeinek gizarte-hezkuntza garapena eta erlazio pertsonalak/familiarrak eta grupalak sustatzen baitute, horretarako jokoa tresna onuragarria dela ulertuta.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan