UKEk lehiaketara atera du eraikin, instalazio eta azpiegituren zaintza eta mantentze-lanen zerbitzua kontratatzeko

27.05.15
Kirolak

Ermuko Udal Kirol Erakundeak lehiaketara publikoa deitu du kudeatzen dituen kirol eraikinetako zerbitzu energetiko zein erabateko mantenimendua eta berme osoa esleitzeko. Lizitazioraren gehienezko aurrekontua urteko 299.907,55 eurokoa izando da, BEZ kanpo. Neurri honen bidez, UKEk kontsumo energetikoa gutxitzea, efizientzia hobetzea, makineria eraberritzea eta instalazioetako mantenua osorik kudeatzea du helburu.

Lehiaketaren xehetasun guztiak erakundeak duen kontratatzaileen profilean daude argitaraturik. Kontratua gehienez ere hamar urtez luzatuko da, esleipenetik kontatzen hasita. UKEk egungo elektrizitate eta gas naturalaren kontsumoaren ehuneko 20tik gora aurreztu dadila bermatu nahi du kudeatzen dituen ondorengo lau instalazioetan: MABG udal kiroldegian, Betiondo gunean, Teodoro Zuazua futbolzelaian eta Aritzmendi frontoian. Erakundeak horrela eginez urtero 437.163,01 kWh energia aurreztu dezakeela aurreikusi eta kontsideratzen du, horrela izanez urtero 57.000 euro liratekeela kalkulatuz.

Energia saltzaile edota banatzaileei produktua erosi eta hori kudeatzeko eginkizuna izango du enkante irabazleak, baita kalitate-kontrola eta instalazioen funtzionamendu zuzena eta kontserbazio lortzeko mantenu prebentibo eta zuzentzailea ere barne hartzen ditu, instalazioen errendimendu egokiena lortzeko. Horrez gain, izaera energetikoa duten instalazio teknikoen erabateko bermea aurreikusten du kontratuak, ohiko narriadura edota matxurarengatiko ekipoak erreparatzea, aldatzea eta berriak jartzea barne daudelarik.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde publikoa den Energiaren Euskal Erakundearen laguntza tekniko eta juridikoa jaso du. EVEk instalazio bakoitzaren aldez aurretiko energia-ikuskaritza azterketak diruz ordaindu ditu eta lehiaketako baldintza –pleguak idazten aholkatu dio UKEri.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira