Gure liburutegiaren proiektu bat, Madrilgo Liburu Azokan aurkeztuko da praktika onen adibide gisa

01.06.15
Udal Liburutegia

‘Liburutegia, ikasketa komunitate’ tituluko udal liburutegiaren proiektu bat Madrilgo Liburu Azokan aurkeztuko da aste honetan praktika onen adibide gisa.
Ermuko liburutegia ekainaren 3ko asteazkenean izango den ‘Irakurzaletasuna sustatzeko praktika onen Topaketan’ parte hartuko du.

Madrilgo Liburu azokak ekainaren 3ko asteazkenean izango den ‘Irakurzaletasuna sustatzeko praktika onen Topaketa’ hartuko du, zeina Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu duen. Topaketa horretan, Ermuko liburutegiak parte hartuko du, ‘Liburutegia, ikasketa komunitate’ titulukoa aurkezteko.

Ermuko udal Liburutegia herri osoan eta bereziki irakurle gazteen artean kultura eta ezagutza hedatu eta sortzearekin konprometiturik dagoen zerbitzu publikoa da. Jarduera eskaintza zabala du eta herritarron parte-hartzerako gune irekia da. Kultur eskaintza erabiltzaileak eskatzen dutenari egokitzen dio, herrian erreferentzia izateko asmoz, bisitak bertara egiten dituzte eta irakurketa guneak sakabanaturik eta ermuarron eskura dituzte liburutegitik kanpo hainbat lekutan –haurtzaindegian, osasun zentroan, eta abar-.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 40.000euroko diru-laguntza bideratzen du irakurzaletasuna eta letra espainiarrentzat, Liburuak sustatzeko zuzendari orde nagusiaren bidez.

Bederatzi proiektu praktika onen eredu

Topaketan bederatzi proiektu ezagutzera emango dira, zeintzuek praktika onen eredu gisa hartu direnak eta talde ezberdinei zuzentzen zaizkienak: batzuk gizartetik at geratzeko arriskua dutenak dira, beste batzuk kirolaren eremuan landutakoak, liburutegietakoak, familientzat eta abar.

Bederatzi proiektu horien artean azpimarratzekoa da Mandarache saria, iaz Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen irakurzaletasuna sustatzeko Estatuko saria jaso zuen ekimena. Udal proiektua da Cartagena (Murtzia) herrikoa eta aurtengoan bere hamargarren urteurrena betetzen du. Azpimarragarri da baita ere, Athletic Fundazioak kudeatutako ‘Letra eta Futblaren jaialdia’, irakurketara hurbiltzea xede izan eta futbola ardatz izanik topaketak, hitzaldiak eta tailerrak antolatzen baititu. Parte hartzaileen artean German Sanchez Ruiperez Fundazioa dago ‘Etxebizitza irakurleak’ proiektuarekin, horren helburua familia eremuan sustatzea delarik.

Ekitaldian aurkeztuko diren gainerako praktika onen proiektuak ondorengoak dira: Valladolideko Oletvm liburu-dendako kultur jarduerak, Las Palmaseko (Kanariar irletako) Liburu Azokako “Liburua, maite zaitut’ proiektua, Tantágora elkartearen Literatura eta haur eta gazte artearen jaialdia; Dilo Fácil; eta ''âl-May''ârî-Valmadrid irakurketa erraza sustatzeko duten proiektua, eta azkenik, integrazioa errazteko xedez literatura esperimentaleko tailerrak proposatzen dituen Zaragozako elkartearena.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.