Taldean eta herriko ibilbide seguruetan oinez ibili zaitez, zure osasunaren mesederako

03.06.15
Kirolak

Ermuko Udala lanean ari da bizitza-ohitura osasungarrien eta bizitza-estilo aktiboen alde, egunero herritar guztiok egunero jarduera fisikoa egin eta gure bizi-kalitatea hobetzearen aldeko ekintzak sustatuz. Ermua Mugi! programaren helburu nagusia hori da, zeina Kirol eta Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoek elkarlanean garatzen dabiltzan programarena den, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Ermuko Osasun-zentroarekin batera.

Horren barne ekimen berria abian jarri dugu, ermuarren eskura zeru zabaleko ibilaldiak gauzatzeko azpiegiturak prestatuz guztiak gozatzerik izan ditzagun, lagunekin taldean oinez ibili eta ariketa fisikoak gauzatzeko, horrek osasunari dakarkioten onurak era aktiboan disfrutatzeko. Erregulartasunez egindako jarduera fisikoaren praktikak eta elikadura osasungarriak bizitza osasuntsuagoa bermatuko digutela jabe gaitezen ermuar guztiok. Hori horrela, lau ostegun segidan ordu t’erdiko ibilaldi osasungarriak programatu ditugu, guztiak berriki martxan jarritako Ermuko Zirkuitu Osasungarri Sare Adimentsuan barne egingo ditugunak.

Jarduera Fisikoaren Orientaziorako Tokiko Puntuko kirol teknikariarekin batera burutuko dira ibilaldi osasungarriok, ibilaldi bakoitzean zehar euren ezagutza teknikoa partekatu eta parte hartzaileei aholku ezberdinak emango dizkigutelarik. Ermua-Zaldibar Eguneko Ospitaleko zenbait bolondresek irteera hauen antolakuntzan lagunduko digute. Parte hartzea libre eta doakoa da.

Ibilaldi osasungarrien datak

  • Osteguna, Ekainak 11: “Zubiaurre-Sallabente”
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.410 m
  • Osteguna, Ekainak 18: “Zubiaurre-Karabiaga”
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.810 m
  • Osteguna, Ekainak 25: “Zubiaurre-Urtia”
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.160 m
  • Osteguna, Uztailak 2: “Zubiaurre-Sallabente
    • Irteera: 10:00etan Zubiaurretik.
    • Helmuga: 11:30etan San Pelaio Plazara.
    • Joan-etorriko distantzia: 3.410 metro

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira