Bizkaiko Jabekuntza Eskolen ikasturte amaierako larunbatean Ermuan

04.06.15
Berdintasuna

Larunbat honetan, ekainak 6, Ermua morez jantziko da, Bizkaiko Sareko lau jabekuntza-eskolek topaketa egingo dutelako gure herrian. Basauri, Getxo, Ondarroa eta Ermuako jabekuntza-eskolen kideak Lobiano Jauregian elkartuko dira, honako gaiarekin: “Emakumeak eta musika”. Denon artean hainbat galderari erantzuna bilatzen saiatuko dira: non eta nola daude emakumeak musikan? Zein oztopoei egin behar izan dizkiote aurre? Musika emakumeen jabetze-prozesurako tresna egokia al da?

Topaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Jardunaldi hau urtero antolatzen da, herriz-herri, sarean parte hartzen duten udalerrien artean. Aurten, bigarrenez, Ermuaren txanda izango da.

Programa honakoa izango da:

  • 10:30 Mahai-ingurua: Emakumeak musikan, Lobianon.
  • 13:00 Kontzertua, Cardenal Orbe plazan:
    • Izaro Andres, Mallabiko kantaria.
    • Itsaso Gutierrez, gitarjolea eta musikaria (Jauko Barik, On… eta beste talde batzuetan).
    • Ane San Miguel eta La Basu, “La esquina feminista” taldeko raperak.
  • 14:00 Flashmob, Cardenal Orbe plazan.

Herritar guztiek flashmobean parte hartzeko aukera izango dute. Aldez aurretik dantza ikasi nahi baduzu, bideo hauetan dantza ikusteko aukera izango duzu. Animatu eta parte hartu!

Rafaella antipatriarcal from subcomandanta on Vimeo.

Topaketa borobiltzeko, sarea osatzen duten lau udalerrietako kideek autogestionatutako bazkaria antolatu dute Martxoaren 8ko plazan, eta udalerritik Berdintasunaren Ibilbidea egingo dute, plazaren alboan.

Horrez gain, topaketa honen testuinguruan, Udal Liburutegiak gai honekin lotutako liburu eta ikusentzunezko lanen gida osatu du. Emakumeak eta musika aztertzen duen gida interesgarri hau egun honetan banatuko da. Bertan gomendatzen diren material ugari Euskadiko Irakurleen Sare Publikoan eta Udal Liburutegian eskuragarri daude. Proposamenen artean entzun beharreko mota guztietako diskak eta ikusentzunezkoak agertzen dira, beti ere genero ikuspegia kontuan hartuz.

Gida ikusteko egizu klik hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan