Euskal Federazioak Ermuan egingo du lurraldeko eskubaloi entrenatzailentzako ikastaroa
Uda honetan Ermuan egingo da eskubaloiko lurralde entrenatzaileak prestatzeko federazioaren ikastaroa. Ikastaroa Euskal Federazioak antolatu du eta Lobiano Kulturgunean egingo da ekainaren 29tik uztailaren 23ra bitartean, biak barne. Egitarauak 117 ordu hartzen ditu barne eta eskaintza eskubaloi monitore titulua, begirale izateko federazioaren diploma edo akademikoki horren baliokidea jada duten pertsonentzat da. Ekimenak herriko Errotabarri Eskubaloi Elkartearen lankidetza jaso du. Izan ere, elkarteak horretan trebatzeko eta klubarekin eta bere taldeekin lankidetzan jarduteko interesa duten ermuarrak diruz lagunduko ditu.
Ikastaroa aurrera aterako da, baldin eta gutxienez 15 pertsona interesatu biltzen baitira. Aurre-inskripzioak 60 euro balio ditu eta ekainaren 15era artean zabalik egonen da, hori barne. Interesa dutenek aurre inskribatu eta eskatzen zaizkien agiriak –eskabidea beteta, kopurua ordaindu izanaren banku-egiaztagiria, NANaren fotokopia, argazki bat eta ziurtagiriak- bidal ditzakete dtecnica@fvascabm.com e-postontzira igorriz. Aurre inskripzioa itxi eta gero onartutakoek ekainaren 15etik 22ra bitarteko astebetea dute behin-behineko matrikula egiteko.
Ikastaroak gauza eta materia asko hartzen ditu barne, guztiaren xehetasunak antolatzaileek utzitako laburpenean duzue, guk horri lotura egin diogularik lasterbidez. Irakasleen artean, aurpegi ezagunak izango ditugu, esaterako Imanol Alvarez Arruti entrenatzaile ermuarra edo horren kide den Aitor Etxaburu Castro eibartarra, beste batzuen artean. Horrelako ikastaroa herrian eta beste inora –hiriburuetara edo beste Erkidego batera joan gabe- bertan egin ahal izatea aukera aparta da, titulazioak ateak irekitzen dituelako, joan eta etorrietan gastatu beharrik izan gabe.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean