Etxebizitza arrazoi sozio-sanitarioen kasuan egokitu edo hornitzeagatik diru-laguntzen araudia
Gizarte Ongizate alorrak eta jarduneko alkateorde Fernando Lecumberrik aurkeztu berri dute familia kideren batek behar sozio-sanitarioak edukitzeagatik –zahartzaro, gaixotasun kroniko mugatzaile, dependentzia edo ezintasun- egoerari aurre egiteko gure etxebizitza egokitu edo hornitu behar izanagatik diru-laguntzak jaso ahal izateko araudia eta horretarako aurten dagoen kopurua. 2015 urtealdi honetan aurrekontuak xede horretarako 50.000 euro ipini dira. Laguntza horien helburua pertsonon bizi-kalitateari eustea eta hori mantentzea da, pertsona bere etxebizitzan eta etxekoekin ahal den denbora gehiena egon dadin.
Honako ordenantza honek zergatia, udalerrian profil sozio-sanitario jakin bat duten pertsonen etxebizitzen kontserbazio-, mantentze- eta egokitze-egoera hobetu nahi du, bai eta etxeko ekipamendua erosi behar bada ere, profil horren baitan zahartze-, kronikotasun-, mendekotasun- eta ezgaitasun-egoerak ere barne hartzen direlarik.
Norentzat dira laguntzak
Laguntzak eskatu ahal izango dituzte profil sozio-sanitarioaren barne dauden taldeak eta kreditatu dezaketenak. Profil horren barna aurreikusten dira ondorengo egoeran dauden pertsonak: 65 urtetik aurrerakoak, ezgaitasun- edo dependentzia-egoeran daudenak, edo gaixotasun kronikoengatik mugatuak daudenak.
Araudian aurreikusitako baldintzak betetzen dituen eta udalerrian bizi den edozein pertsonaren etxebizitzan egokitzapenak egin eta esku-hartu ahal izango da. Adierazitako zirkunstantzia bat baino gehiago duten pertsona eskatzaileek lehentasuna izango dute diru-laguntzetan, eta Udal Gizarte Zerbitzuen edota erreferentziazko osasun-zerbitzuen (Osasun Zentroa eta Mendaroko Ospitalea) txostenen arabera premiarik handiena dutenek. Udal Gizarte Zerbitzuen iritziz autonomia-galera handiegia dutenek eta horren ondorioz bizitza independentea izaterik ez duten pertsonek ez dute onuradunak izateko aukerarik edukiko.
Baldintzak
Onuradunek ondorengo baldintza bete beharko dituzte:
- Ermuko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenago.
- Profil sozio-sanitarioko kolektibo batekoa izatea
- Autonomia pertsonala mugatzen duen portzentajeko mendekotasun-kalifikazioa izatea.
- Esku-hartzea egingo den etxebizitzaren jabea izatea.
- Hileko diru-sarrerak 2.500 €tik beherakoak izatea.
- 30.000 €tik beherako kapital higigarria izatea. Diru-laguntzak eskuratu ahal izateko eskatzaileak etxean egin nahi duen egokitzapena “etxebizitzan esku-hartzeko konponbide proposamen manualean” jasotako gomendioak betetzen dituela kreditatu beharko du.
Eskabideak Konbentukoa kalean dugun Abiapuntu bulegoan aurkeztu beharko dira eta, laster, on line ere izapidetu ahal izango dira bulego birtualaz baliaturik.
Plan sozio-sanitario pilotu edo esperimentala
Ekimena zeharkako proiektu sakonago baten baitan txertatua dago, zeina plan sozio-sanitario pilotu edo esperimentala izana duen. Iaz lehen faseari heldu zitzaion eta egindako jardueren artean, Ermuan dugun etxebizitzaren tipologia ezagutzeko azterketa dago, herriko egoitza parkearen egoera zehatza zein zen jakiteko. Eta hasierako azterketa hori gerora, sakondu egin da bizilagunek bizi duten egoerara etxea egokitu edo eguneratzeari heltzeko jarraibide komun eta estandarren liburuxka edo manuala idatzi eta gauzatzeko. Aipatu agiri hori Tecnalia elkarteak idatzi du eta hirurehun (300) ale argitaratu dira. Liburuxka hori diru-laguntza araudi berriaren oinarri eta zutabe garrantzitsua da. Dokumentua aurkeztu izan da eta orain ahalegina herriko gremioei helarazi eta zabaltzean zentratua dago, guztiok ezagutu eta erabili dezagun horrelako izaera duten proiektuei heldu behar diogunean.
Plan eta Araudi berriaren inguruko agiri osagarri hainbat
- Etxebizitza egokitu edo hornitu behar izanagatik diru-laguntzak jaso ahalizateko araudiaren Dekretua
- Herritarrentzako informazio-orria
- Etxebizitzetan esku-hartzeko konponbideei buruzko liburuxka edo Manuala, Tecnalía.
- Udalaren Estrategia alor sozio-sanitarioan
- II. Plan sozio-sanitario pilotu edo esperimentalari buruzko txostena
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan