Hapiick zerbitzuak hazten jarraitzen du, online erosketei esker

16.06.15
Ekonomi Sustapena

Duela hilabete gutxi aurkeztu zuen Ermuko Izarra Centre eraikinean kokatutako Intelligent Delivery enpresa gazteak Hapiick paketeria zerbitzua. Egun, sareko erosketek lagunduta, gero eta bezero gehiago ditu, eta bere sektorean lekua egitea lortu du.

Hapiicken helburua Interneten egindako erosketak modu kontrolatuan jaso eta banatzea da. Horretarako, enpresak takila edo biltegi automatizatuen sare bat sortu du; horiek estrategikoki toki publikoetan kokatzen dira, hala nola, merkatal zentroak, gasolindegiak eta vending puntuak, dituzten ordutegi zabalak direla eta, edonork erabil ditzan.

Erabilera oso sinplea da: bezeroak webgune batean produktu bat erostean, Hapiick puntu bat hautatu behar du paketea bertan jasotzeko. Bertara iristen denean, mugikorrean kode bat jasoko du, takilatik produktua atera ahal izateko.

Hazten ari den sektorea

Zerbitzu honek hogei bat puntu ditu jada Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat udalerritan banatuta. Intelligent Deliveryk, 2014an enpresa proiektu berritzaileentzako Juan Torres lehiaketaren sariduna izan zenak, hedatzen jarraitu nahi du. Helburua: urte batzuk barru Espainian eta Portugalen 600 puntu izatera iristea.

Lerro hauen ostean zerbitzuaren funtzionamendua azaltzen duen bideo bat ikus dezakezue, EiTBren eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik