Aitor Hernandezek beste garaipen bat eskuratu du Euskadiko XCO Openean

06.07.15
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulari ermuarra gailendu da asteburuan Zallan jokatu den Euskadiko XCO Openeko azkenaurreko proban. Horrela, modu ezinhobean eman dio amaiera denboraldiaren lehen zatiari.

Specialized taldeko kirolariak ordu eta erdian egin zuen 33 kilometroko lasterketa, gainontzeko parte-hartzaileak atzean utzita. Bigarren sailkatuak, Alexander Ordeñanak, ermuarrak baino hiru minutu eta hamahiru segundo gehiago behar izan zituen.

Egungo Espainiako Ziklokrosseko txapelduna da Hernandez, eta Euskadiko BTTko Txapelketa, lau garaipen eta bi bigarren postu eskuratu ditu denboraldiaren lehen zati honetan. Txirrindulariak adierazi duenez, “oso gustura” dago egindako aurrerapenarekin, eta “fisikoki ondo” sentitzen dela azaldu du. “Orain deskantsatu egingo dut, eta datorren denboraldirako prestakuntzen azken faseari ekingo diot”, kontatu du ermuarrak.

Lasterketako sailkapena eta horren inguruko datuak topa ditzakezue argazkien azpian gehitu dugun loturan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da