El campus tecnológico para jóvenes alcanza su ecuador
Ikasle gazteentzako Ermuan antolatu dugun 1ngo Campus Teknologikoak, jada, bidearen erdia egin du. Lehenengo astean zehar partaideek jarduera ugari eta ezberdinak egin dituzte. Taldeak Alzola Urak enpresa bisitatu du eta, baita Energiaren euskal Erakundeak EVEk Mutrikun egin duen marea-energia aprobetxatzeko planta. Horrez gain, gehigarri ekoizpena zer den ezagutu ahal izan du Sicnova enpresaren eskutik, Inguru Abenturarekin bat. Eta txapelketa eta lehiaketa hainbaten bidez talde-lana indartu, norberaren eta pertsona arteko harremanetan moldatzeko gaitasunak eta elkarrekiko konfiantza landu dituzte.
Partaide gazteek Campus Teknologikoan parte hartzen eta kolaboratzen duten hiru enpresak bisitatu zituzten atzoko egunean: Orbea bizikletak; Spara, errehabilitazioa eta jasangarritasuna eta Rehabe labanak. Enpesa kolaboratzaileek erronka bana planteatu diete campuseko kideei. Orbeak lau bizikleta eta hainbat material utzi dio taldeari segurtasunarekin zerikusia duen erronkari aurre egin eta esperimentatu ditzaten. Planteatutakoa aztertu, izan ditzaketen ideiak probatu eta zailtasunari aurre egiteko konponbide onena proposatu beharko dute. Rehabe enpresak, aldiz, erabilera anitzeko labanen diseinu eta egitura hobetzeko beharra proposatu die. Eta azkenik, Sparak, erronkarik handiena planteatu die, Ermuan ditugun eraikin eta espazio publikoetan eguzkia ahalik eta gehien aprobetxatu eta horri etekinik handiena ateratzeko hausnarketa egin eta proposamena egiteko eskatu diolarik taldeari.
Campusaren bigarren astean Cocreable taldearen teknikarien gidaritzapean lanean jardungo dute planteatu zaizkien erronkei erantzuteko. Kasu bakoitzeko ideia onena landu, prototipoa egin eta hori aurkeztu beharko dute Izarra Centreko auditoriumean. Campus teknologikoaren bigarren txanda astelehenean hasi zen eta hori ere jarduera anitz eta dibertigarri hainbatean murgildurik buru-belarri dabil. Campusa Eusko Jaurlaritza finantzatzen laguntzen du, ekimenaren xede nagusia giro dibertigarri eta entretenigarrian gazteak eta industria harremanetan jartzea delarik.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du