Sallabente auzoa, festa giroan murgilduta

09.07.15
Kultura eta Gazteria

Aste honetan zehar ospatzen dira Ermuko Sallabente auzoko jaiak, eta ekitaldiz betetako programa osatu dute Jai Batzordeko kideek.

Astelehenean hasi zen Gazte Kultur Astea oka eta partxis txapelketarekin, eta ostiralean amaituko da, orduan izango baitira lehiaketako finalak. Egun berean, Ertaroko Azoka Handia zabalduko dute arratsaldeko seietan. Asteburu osoan zehar irekita egongo da, eta jaietako ekimenik garrantzitsuenetako bat izango da, ezbairik gabe.

Larunbatean, solidaritatez blai hasiko da eguna, “Minutos por Sanfilippo” Mendi Bizikletako lasterketa izango baita goizeko 9:00etan. Kronoeskalada horren helburua Sanfilippo sindromeak jotako gaixoen alde dirua biltzea izango da. Igel eta mus txapelketak, sardina eta saiheski banaketak eta gaueko berbenak, besteak beste, osatuko dute eguna.

Futbolin txapelketarekin iratzartuko da igandea, eta tute txapelketak hartuko dio erreleboa arratsaldean. Voces Navarrasen jotek eta Versionariosen berbenak emango diote amaiera Sallabenteko jaiei.

Festetako egitarau osoa lotura honetan ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu