El Arrebato, festaz blai datorren asteburuko protagonista

16.07.15
Kultura eta Gazteria

Pixkanaka ari da gerturatzen asteburua, eta Ermua jai-giroan sartuta dago jada. Bide horri jarraiki, larunbata ekitaldiz josita dator geurera.

Jai-egun potoloenen aurreko asteburu honetan, El Arrebato musikari sevillarraren kontzertua izango da protagonista nagusia. 45 urteko abeslariak "La música de tus tacones" diskoa aurkeztuko du Ermuan, izen bereko biraren parte eskainiko duen kontzertuan.

Bederatzi disko kaleratu ditu jada El Arrebatok, eta lotura honetan entzun dezakezue bere azken abestia, "Eres mi fiesta", duela egun gutxi aurkeztu duena.

Kontzertua San Pelaio plazan izango da larunbatean, uztailak 18, gaueko 23:30etik aurrera.

Ekitaldiz betetako eguna

El Arrebatoren kontzertuak amaiera emango dio goizeko lehen orduetatik ekimenez beteta datorren larunbatari.

Goizeko zortzietan hasiko da agenda, Mallabiko Pedro Deunaren zelaian izango den txakurren erakustaldi-lehiaketarekin; bederatzietan, areto-futbol txapelketako azken fasea hasiko da Okin Zurin; hamarretan, Urkora igoera kontrolatua eta arku-tiro proba… Horrela, egun osoan zehar, era guztietako hainbat txapelketa eta lasterketa jokatuko dira. Den-denak kontsulta ditzakezue 2015eko Santixauetako programa ofizialean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu