Jaietako lehenengo asteburua, Santixauak 2015eko aurrerapena

17.07.15
Kultura eta Gazteria

Jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest gaude Ermuan. Jai-egitaraua lepo dago, eskaintza zabala eta denon gusturako jarduerak baitakartza aukeran. Aurten bi asteburu aukeran izango ditugu herriko jaien barne murgildu eta gozatzeko. Koadrilen arteko lehiaketak gaur bukatuko dira play-backeko lehiaketarekin. Play-back lehiaketa oso errotuta dugu eta zale asko biltzen ditu plazan urtero. Eguneko jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, pala txapelketako finala ahantzi gabe. Bi partida ikusteko aukera izango dugu. Lehena bigarren mailakoa izango da eta horretan nor baino nor arituko dira Urizar-Garitagoritia zalbibitarrek osaturiko bikotea eta Atxurra-Kasper ondarrutarrak. Bigarrenean, lehen mailakoan, juanjo-Arrarte bikote ermuarra jokatuko du, Txaparro-Garalde mutrikukoarekin.

Larunbat eta igandean zehar hainbat jarduera izango ditugu, goizetik hasi eta gauera artean. Horien artean azpimarragarri dira Arrebato kantariak larunbat gauean emango duen zuzeneko kontzertu indartsua. Eta baita ere, txakurren erakusketaldi-lehiaketa, futbol-aretoko partidak, arku-tiraketa, errol eta estrategia jokoak, xake-partidak, Urko mendira igoera, mendiko txirrindularitza, eta abar. Gauza ugari eta denon zaletasunak asetzeko beste. Jarduera eta ordutegiak kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan programa ofiziala eskainiz.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du