Hiru proiektu sortzailerekin amaitu da Campus Teknologikoa

20.07.15
Ekonomi Sustapena

Campus Teknologikoak ateak itxi berri ditu, eta ekimenean parte hartu duten neska-mutilek euren proiektuak aurkeztu zituzten pasatu den ostiralean Izarra Centren, gurasoen begien aurrean.

Hiru taldetan banatuta, gaztetxoek Campusean ikasitakoaren inguruko azalpenak eman zituzten, eta Orbea, Spara eta Rehabe enpresekin elkarlanean garatu dituzten proiektu sortzaileak aurkeztu zituzten. Gainera, ikus-entzuleek egindako galderei erantzuteko tartea ere izan zuten, azken asteetan ikasitako guztia agerian utziz.

Hiru enpresa kolaboratzaileetako ordezkariez gain, Carlos Totorika alkatea ere bertan izan zen. Ermuak "ingeniariak, arkitektoak, irakasleak… baina guztiaren gainetik, jende azkarra" behar duela adierazi zien parte-hartzaileei, eta aurrera egiteko, sormena "berebizikoa" dela azaldu zuen.

Lan gogorraren truke, ongi merezitako sariak

Alkatearen hitzen ostean, gaztetxoek diplomak, herriko dendetan gastatzeko 20 euroko txekeak eta Rehabe enpresak oparitutako giltzatakoak jaso zituzten. Gainera, Orbeak eman eta taldeetako batek moldatutako bi bizikleta zozketatu ziren ekitaldiaren amaieran.

Campus Teknologikoaren arrakasta ikusita, irailean Toki-garapen alorrak ekintza berriak antolatu eta eskainiko ditu "Gazteak eta ETEak, oraingo erronkak eta etorkizuneko konponbideak" lelopean. Tailerrak DBHko ikasleei zuzenduta egongo dira, eta Izarra Centren egingo dira eskolaz kanpoko orduetan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik