Ekintzaile ermuar bik 'Alnia software' eratu eta egoitza Izarra Centren kokatu dute

21.07.15
Ekonomi Sustapena

Enpresa berria sortu zaigu Ermuan. Alnia Software izena du eta bere egoitza Izarra Centre eraikinean kokatu du. Sozietate Kooperatibo txikia da, gazte ekintzaile bik eratu dutena: Sonia Soutok eta Alain Fernandezek, hain zuzen. Alnia Software neurrira egokituriko aplikazio informatikoak garatzen ditu. Merkatuan bere tarte bilatu eta sektorearen barne bereiztu asmoz, teknologia berrietako azken nobedadeak eskaintzen dituzte, eratzaile titulu berriak baitirelako. Neurrira egokituriko aplikazio informatikoen garapenean zentraturik daude, enpresen produktibitateari mesede egin eta hori hobetzeko, “horrelako programek dituzten beharretara egokitu eta eskaria asetzen dutelako”.

Mahai-gainerako aplikazioak, webguneak eta gailu mugikorrentzako APPak garatzen dituzte, enpresak punta-puntako teknologiara jauzia egin dezatela ahalbidetuz. Adituak dira esku telefono, tableta eta soinean eramangarri diren –ingelesezko wearable hitzaren barne sartzen diren guztiak: erlojuak, betaurrekoak, arropak, eta abar…-gainerako gailuetarako aplikazioak garatzen. Garatzeko bidean dagoen sektorea da, potentzial handia duena eta lehen urratsak ematen ari dena, aukera asko eskainiaz.

Enpresa teknologi berrien alorrean esperientzia pertsonala izan duten bi gaztek eratu dute, teknologi berriak etengabeko hazkunde eta berrikuntza prozesuaren baita daudelarik. Alniak neurrirako aplikazioak garatzeko zerbitzua eskaintzen du, software ingeniaritzaren azken teknologiaz baliatuz:

  • Mahai gaineko edo webgunerako aplikazioak.
  • Esku telefonorako aplikazioak (Android, IOS nahiz Wearables-eak)
  • Web orrien programazioa.
  • Datu-baseen kudeaketa.
  • Programazio-ikastaroak.

Taldeak software informatikoaren alorrean laguntza eskaintzen dio horren beharra duen –edozelako sektoreko- enpresari, hau aktibitatean eta lanean zentratzeko eta profesionalizatzeko aukera izan dezan. Enpresek neurrira eta beraientzat propio egindako softwareak gehitzen dizkien balio erantsiaz jabetzen dira, gero eta gehiago.

Softwarea garatzera enpresa ugari dedikatzen direnez gero, nahitaezkoa da espezializazio eta balioa eranstea. Alniak besteengandik ezberdindu nahi du neurrira eta egokitutako sotfware propioa eskainiaz, teknologia berriak ahantzi gabe, eta plataforma anitzerako eta eskurako diren gailu hainbat garatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik