Era guztietako paellak dastatzeko aukera izango du Ermuak asteleheneko lehiaketan

24.07.15
Kultura eta Gazteria

Urtero bezala, uztailaren 27an, ''Zezen eguna'', koadrila, txaranga eta pertsona taldeentzat paella-lehiaketa ospatuko da Ermuan, eta janariaren usain gozoak lurrinduko ditu herriko kaleak.

Lobiano Gastronomi Elkarteak antolatu du beste behin paella-lehiaketa, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak lagunduta. Urtero gero eta talde gehiago animatzen dira bi kategorietan (haurrak eta helduak) parte hartzera; horretarako, hilaren 27an bertan, Orbe Kardinala plazako kioskoan izena eman beharko da 10:00etatik 12:00etara.

Parte hartzen duten taldeek bi amantal eta hamar mahaikideko arroz pakete bat jasoko dituzte; gainontzeko elementuak eurek jarri beharko dituzte, sukaldeko tresnak barne. 14:00ak arteko epea izango dute paella prestatzeko, egokien deritzoten osagaiekin. Izan ere, helburu nagusia jaietan parte hartzea eta lagun giroan bazkaltzea da.

Sari ederrak paella onenentzat

Lehiaketako epaimahaikideek 14:00etatik 15:00etara dastatuko dituzte aurkeztutako platerak, eta taldeei bina ardo botila, txorizoa eta saltxitxoia oparituko dizkiete parte hartzeagatik.

Aurkezpena, zaporea, testura eta beste hainbat parametro kontuan hartu ostean, epaimahaiak 19:00etan emango du erabakiaren berri, eta sari banaketa hasiko da. Paellarik onenaren egileek 500 euroko saria eta opari bat jasoko dituzte; bigarren sailkatuek, aldiz, 200 euro eta oparia.

2015eko Santixauetako paella-lehiaketaren oinarriak

Aurreko urteetan lehiaketaren inguruan sortutako jai-giroa ikus dezakezue beheko argazkietan:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu