Udal futbol-zelaiko belar artifiziala, argiak, ureztatzeko sistema eta markagailua berritu ditu Ermuak

04.09.15
Kirolak

Udalbatzak kirolaren aldeko apustu sendoa duela esan du Carlos Totorikak eta azken urteetan herriko kirol azpiegituratan ia 4 milioi euro inbertitu dituela azpimarratu, “ermuarren bizi kalitatea hobetzeko eta kirolaz eta horren dakarren osasunaz gozatzeko aukera izan dezaten”.

Udal Kirol Erakundeaz baliaturik uda honetan udalak 300.000 euroko obrak egin ditu Teodoro Zuazua futbol-zelaiko hainbat elementu ordeztu eta berritzeko. Belar artifizialeko 6.000 metro karratuak ordeztu dira, ureztatzeko sistema automatiko modernoa ipini, argi proiektore eraginkorrago eta jasangarriak, markagailu elektroniko berria, 7 jokalariko futbola jokatzeko zelaia pintatu da, ate eta kornerreko banderatxo berriak ipiniz. Obrak egiteko udako etea aprobetxatu da eta hilabete bat baino gehiago behar izan da guztia egiteko. Futbol-zelaia presta dago asteburu honetan bertan hasiko diren lehiaketa ofizialak hartzeko.

Alkatea futbol-zelaia berrireki eta aurkezteko ekitaldian izan zen ostegun arratsean. Atzotik zelaia prest dago eta hori erabiltzen hasiko dira 300 jokalari ermuar, Ermuko Kirol Elkarteak dituen talde ezberdinetako kideak nahiz Futbol eskolako txikiak.

Berritze proiektua uztailaren amaieran Italgreen ibérica S.A.ari esleitu zitzaion, 196.000 eurotan, BEZik gabe. Hamika urtetan erabili den futbol-zelaia eta bere belar artifiziala osorik erretiratu da, azken belaunaldiko berri batengatik ordezkatuz. Belar berria oso ona da eta FIFA erakundeak ematen duen bi izarreko homologazioa du. Bere ezaugarriak ondorengoak dira: belarra zuntz bakarrekoa da, 60 mm-tako altuera du, polietilenokoa eta erresistentzia altuko beste osagarri espezifikoez egindakoa da, UV izpien kontrako tratamendua duena, beroa eta muturreko eguraldi aldaketak ondo jasaten dituena. Zelaian 7 jokalarien markak pintatu dira, hori gehiago erabili eta aprobetxatzeko.

Belar artifizial berriak, area eta kautxuaz gain kortxo eta koko zuntzaz eginiko osagai eta betegarri organikoa du, belar naturaleko zelaiaren ezaugarriak parekatzeko, baloia naturaltasunez botatu eta futbola ere egoki jolastu ahal izateko. Adituen esatena, sistema horri esker naturaltasun gorena, freskotasuna, kiratsa gutxiago, hankaren egonkortasun hobea da, askoz gutxiago urratzen duelarik pilotaren boteek material betegarria altxa eta lekuz aldatzen ez dutelarik. Hori horrela, Teodoro Zuazua futbol-zelaia produktu sintetiko eta naturalak uztartzen aitzindaria da. Alkateak aditzera eman duenez “betegarri begetal eta mineralak batzean, lortutako emaitza ekologikoago eta naturalagoa da, jasangarritasun eta ingurunearen aldeko baloreetan sakontzea erabaki baitugu erabiltzaile eta jokalarien futbolean esperientzia hobea izan dezaten”.

Belar artifizialaren azpian ehun geo-sintetiko berezia jarri da –geodren izenekoa- euri asko botatzen duenean ura azkarrago ateratzen lagunduko duena, putzurik eratu gabe. Bestalde, zelaia ureztatzeko sistema zaharra berri batengatik aldatu da, zelai bazterretik eta lur azpitik atera eta ezkutatzen diren elementuak erabilita. Horiek ura urrutiraino jaurtitzen dute.

Berrikuntza obra hau “Udalak azken urteetan kirol azpiegituren kalitatea hobetzeko egin dituen lau milioi euro inguruko inbertsio bat dela” gogoratu du Totorika alkateak, “argiteri sistema osoa aldatu, Aritzmendiko kirol gunea hobetu eta padeleko piszta bi altxatu genituenean eta, laster pilotalekuko estalkia aldatuko dugun bezala, kontratazio prozesuan baikaude”. Laburbilduz, Udalbatzak kirola eta kirol instalakuntzak berritzearen aldeko apustu sendoa erakusten duen lan-ildoa.

T. Zuazua futbol-zelaian argi berriak jarri dire baita ere

Egindako lanen artean 24 argi proiektore berri jarri dira, bakoitza 2.000 watiokoa. Horri esker, argi kopurua eta horren kalitatea gehitu egin da, alkatearen ustez. Argi berriek kirol instalazioentzat indarrean dagoen legeria  eta energia eraginkortasunaren araudia betetzen dute.

Argietan Udalak ordainduriko 39.000 euro inbertitu dira. Horren bidez argiteri egokia jarri da, elementu moderno eta eraginkorrez osatutakoa, urteko kontsumo elektrikoa murriztea aurreikusi delarik. UKEk 5.000 euro gutxiago ordaintzea eta atmosferara 5.800 kilo CO2 gutxiago izurtzea espero du.

Proiektore berriei esker argiek bi maila eskaini ahal izango dituzte. Entrenamenduetan argi intentsitatearen %65 erabiliko da eta aldiz partidu ofizialetan potentzia eta intentsitatearen %100a.

Egin diren hobekuntza lanen barne daude baita ere, harmailetan larrialdietarako jarri diren argiak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke