'Peatón, no atravieses tu vida' erakusketa zabalik Teresa Murgan

07.09.15
Hiritarren Segurtasuna

Stop Accidentes Euskadi elkartearen eskutik, “Peatón, no atravieses tu vida” erakusketa zabaldu da gaurkoan Ermuan Teresa Murga eraikinaren sarreran, zeina zabalik mantenduko den hilaren 22ra bitartean. Bildumak izen bereko lehiaketan aurkeztu eta aukeratutako hamabi lan –sarituak barne- biltzen ditu.

Erakusketa hori ‘Mugikortasun astearen’ barneko jardueretan kokatzen da eta irailaren 22ra bitartean matenduko da zabalik. Erakusketa zabalik dago eraikina irekita dagoen bitartean, hau da goizeko 9.30etatik iluntzeko 8 eta erdietara. Erakusketan lau panel ditugu, hiru argazkientzat eta beste bat azalpenak jasotzen dituena. Honen oinean bisitarien sinadurak jasotzeko liburuxka dugu, orri markatzaile eta hiru orriko batekin batera.

Gurean jaso eta ezagutarazi dadin laguntzen ari garen erakusketa ibiltarian Stop Accidentes elkarteak deituriko lehiaketara aurkezturiko hamabi argazki daude eta horien bidez, antolatzaileek bide segurtasunaren inguruan hausnarketa egin dezagula nahi dute. Erakusketa ibiltari honen jatorria 14ko abenduan kokatu behar dugu, lehiaketaren sariak Durangoko Kurutxe Santu Museoan eginiko ekitaldian banatu ziren egunean kokatu behar da. Aurkeztutakoetatik hamabi aukeratu ziren eta horietatik hiru saritu. Lanekin erakusketa ibiltaria antolatu izan delarik Euskadiko hiru lurraldeetan barrena erakusteko, hirigunean dugun mugikortasunaren inguruan gogoeta egin dezagun. Lehiaketaren helburua hirian kide ahulenak –oinezkoak, txirrindulariak, eta abar…) bizi izan ditzakegun arriskuak agerian jarri nahi izan da, trafiko istripuen kausa eta ondorioen inguruan pentsarazteko.

Kontzientziazio lana gu guztiona, segurtasuna guztioi dagokigulako

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek eta Lagun Aro Fundazioak babesten dute lehiaketa, eta jada bi edizio ospatu dira. Azken horretan, xede nagusia oinezkoentzat edo txirrindularientzat arriskutsuak diren egoerak islatzea izan da, bai eurentzat, baita besteentzat ere. Kontuan hartu dira, era berean, hiri-altzariek, seinalizazio ezegokiak, azpiegiturek eta barrera arkitektonikoek eragindako arriskuak.

Stop Accidentes Euskadi elkarteko ordezkarien arabera, guztion lana da gizarteari jakinaraztea arauak betetzea berebizikoa dela, eta heztearen eta kontzientziazioaren garrantziaz jabetzea; izan ere, denok gara lan horren parte, eta guztiok jarri dezakegu zerbait gure aldetik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Ongarain piztutako sute baten ustezko egileak identifikatu eta inputatu ditu Udaltzaingoak

Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran
Imagen
15.05.25
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko