Irakurketa Errazerako klubak bueltan dira Ermuko Udal Liburutegian

24.09.15
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak, Ermuko Eguneko Ospitalarekin elkarlanean, Irakurketa Errazerako (IE) bi klub hartuko ditu aurtengo ikasturtean ere. Bi klinika laguntzaile arduratuko dira bi taldeak dinamizatzeaz, eta bakoitzean hamar pertsona inguru bilduko dira.

Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira bilerak 15:00etatik 16:00etara Liburutegian. Bertan, gainera, euskaraz eta gazteleraz argitaratzen den Irakurketa Errazerako materiala biltzeko espazio bat egongo da.

Irakurleen demokrazian eta integrazio sozialean oinarritzen da Irakurketa Erraza. Ekimen horrek irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurketara hurbiltzea du helburu, besteak beste, adineko pertsonak, ezintasun intelektualak dituztenak, alfabetizazio prozesuan dauden atzerritarrak eta ikasteko zailtasunak dituzten haur eta gazteak. Horrela, kolektibo horiek kulturara, irakurketara eta informazioren mundura sartzea ahalbidetzen du Irakurketa Errazak.

Udal Liburutegiak eta Ermuko Gizarte Zerbitzuek 2013-2014 ikasturtean Irakurketa Errazerako eragile dinamizatzaileei zuzendutako trebakuntza antolatu zuten, eta ikastaro horren emaitza dira klub hauek.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.