Europaren erdialdeko eta Erasmus+ programako 38 ikasleren anfitrioi da San Pelayo ikastetxea

28.09.15
Hezkuntza

Gure herrian dugun Colegio San Pelayo ikastetxea Europako erdigunetik etorri zaizkigun 38 ikasle eta irakasleren anfitrioi da, Austria, Hungaria, Alemania eta Eslovakiako ikasleekin egindako elkartrukearen baitan. Taldea Europako Batzordeak babesten eta finantzatzen duen ‘Erasmus + programaren baitan etorri zaigu, gazteen enplegua, lan-munduratzeko, herrialde bakoitzeko hezkuntza sistema eta Unescoren kultur ondarea bezalako gaiak lantzeko xedez.

Ikasle atzerritarrak atzokoan –irailaren 27an- iritsi ziren eta gurekin egongo dira urriaren 3ko larunbata bitartean. Taldeak ostatu hartu du Eibarko unibertsitateko erresidentzian. Ikasle atzerritarrak DBHko 4. eta Batxilergoko 1. mailako kide diren beste hogeita hamar gazterekin lan egingo dute asteko bost egunez. Etorritakoen nahiz bertakoek ingelesa erabiltzen dute beren komunikazioetan, eskolakoetan nahiz kalekoetan. San Pelayo ikastetxeko irakasleek eragile, bitartekari, laguntzaile eta moderatzaile lanari aurre egiten diote.

Juan Carlos Abascal alkateordeak harrera egin dio taldeari gaur goizean Udaletxeko areto nagusian. Ordezkariak ongi etorria eman die eta ekitaldiz beteriko astea topera aprobetxatzera gonbidatu ditu, programan parte hartzen duten ikastetxe, herri eta herrialdeen errealitateak benetan ezagutzerik izan dezaten. Bere hitzak ondorengoak izan dira: “Ohore da guretzat zuek hartzea eta zuekin gure herriko kultur ondasunak eta ezagutza partekatzea. Lehenik programa garatu eta aurrera ateratzera animatu nahi zaituztet gazteen enplegua eta hezkuntza inguruneak landuaz.  Ezagutza konpartitzea oso garrantzitsua denez gero, beste herrialdeak eta horien ondarea ezagutzeko aprobetxatu dezazue.

Ermua aspalditik enpleguaren aldeko lanean dihardugu, horretara udalaren baliabide asko erabiliaz. Eta langabezian daudenak trebatzen ere ahalegintzen gara, egoera horri aurre egiteko, arreta berezia jarriz gazteen langabezian”. Harrera amitu baino lehen hainbat opari elkar trukatu dituzte.

Aste honetan gauzatuko dituzten jardueren artean programaren eta horren xede diren interesgune eta egoitza hainbat bisitatuko dituzte, esaterako Izarra Centre eraikina, Tenneco lantegia, ZF Lenforder TVA lantegia, Guggemheim museoa, Bizkaia Zubi esekia, Zamudioko Parke Teknologikoa, Mondragon Kooperatiben Korporazioa. Horrez gain ikasleek eta irakasleek ikastetxean bertan, kiro instalazioetan eta udaleko beste hainbatean jarduerak konpartituko dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar