Ikastaroa KZGunean, eLiburutegia plataformatik liburu digitalak deskargatzen ikasteko

29.09.15
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak, KZGunearekin lankidetzan, liburu digitalen mailegua erabiltzen ikasteko kurtsoa jarriko du martxan. Liburutegian  Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) zerbitzua da eLiburutegia, eta liburu digitalen deskarga sistema legala da.

Ikastaroak 2 orduko iraupena du, eta KZGunean eskainiko da bi txandatan: lehenengoa, urriaren 2an, ostirala, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara; bigarrena, aldiz, urriaren 7an, ostirala, goizeko 9:00etatik 11:00etara.

Parte hartzeko baldintza bakarra Ermuko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide  izatea da. Izen-ematea doakoa da, eta KZGunean egin behar da. Liburuak deskargatzeko gailuren bat eramatea komeni da (tableta, ordenagailu eramangarria, smartphonea, e-readera, etab.). Honelako gailurik ez daukatenek edo eraman nahi ez dutenek KZ Guneko ordenagailuren bat erabili ahal izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat