Profil soziosanitarioko pertsonen etzebizitzetan esku-hartzeari buruzko ikastaroa

06.10.15
Gizartea

Eraikuntza eta errehabilitazioaren sektoreari loturiko hogei pertsona – elektrikari, iturgin, dekoratzaile, aparejadore eta arkitektoak- ikastaro berezituari hasiera eman diote gaur Ermuko Izarra Centre eraikinean. Ikastaroak profil soziosanitarioa duten pertsonen –dependentzia edo mugikortasun arazoak dituztenak, edadetuak, eta abarrenak- bizi kalitate hobetzeko etxebizitzan moldaketak egitearen inguruko hausnarketan murgilduko da. Ikastaroa Tecnalia enpresak antolatu du eta proiektuan partaide dira dira Silvia Urra eta Ainhoa Perez de Arrilucea arkitektoak eta, Nieves Peña teknikaria, berrikuntzarako estrategien alorrekoa.

Ikastaroa hamar asteetan zehar gauzatuko da, urrian hasi eta abenduan bukatuaz. Barne hiru tailer eta etxebizitza batean proiektu pilotua gauzatzea aurreikusita daude, hori erakusgai geratuko delarik, kontsultatu ahal izateko. Herriko alkateak ireki du ikastaroa gaur goizean, horren testuinguru eta aurkezpena eginez. Carlos Totorikak esan du jarduera “enplegua eta dibertsifikazio sustatzearen aldeko lan ildoa txertatzen dela. Merkatu aukera bat agerian jarri izan dutela sektore soziosanitarioak eta gure herrian mamituriko plan esperimentalak. Horri danari mesede egin eta bide eman diotelarik Autonomia pertsonalerako Legeak eta demografian jasandako aldaketa nabarmenak: dependentzi egoera gero eta jende gehiago izateak, 60 urtetik gorakoak, gaizo ezinduak eta kronikoak. Familietan bizitzeko dugun modua aldatu izana, emakumea lan-merkatura jauzia egin eta asistentzia eredu nagusia alda eta arrazionalizatu egin delako; ospitaletik etxebizitzetara pasaz”.

Ermuko eta Euskadiko etxebizitzen ezaugarri komuna da antzinatasuna; etxebizitza diren eraikinen %15 errehabilitazioren bat edo beste behar dute eta %10 errehabilitazio orokorra beharko du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak emandako datuen arabera. Hortaz, errehabilitazioari heltzeko beharra aukera ona da eraikuntza eta horren eskutik doazen gremioak berpizteko. Errehabilitazio eta egokitzapenak egungo eta etorkizun hurbileko beharrak antzeman eta aurreikusi behar dituzte. Bainera bat dutxa batez aldatze soila ez da nahikoa, izan ditzakegun behar guztiei aurre egitea posible egingo duten gainerako faktore ugariei erreparatu behar diogulako. Hori da hain zuzen ere, ikastaroren xede eta helburu nagusia.

Ermuan denbora daramagu gai hau lantzen. 2014an ditugun eraikinen tipologia aztertu genuen, horien egoera eta baldintza ezagutzeko eta beharko duten esku-hartzeak aurreikusteko. Urte horretan, etxebizitzan esku-hartzeko konponbide proposamen manualea prestatu zen, profesionalek nahiz biztanleek gida eta kontsultarako erabil zezaten. Gaur hasitako ikastaroa zerrenda horretan dugu, egileentzat gaitasun ziurtagiria lortzeko esperoan, hemendik gutxira konponbideak ezagutarazteko azoka antolatuko eta gremio profesionalei ‘Spara’ kooperatibak aholkularitza emango duelarik. Horiez gain, erakundeak etxebizitzen errehabilitazio funtzionala suspertzeko asmoa du. Horren lagungarri 2015 honetan etxebizitza egokitu edo hornitu behar izanagatik diru-laguntzak jaso ahalizateko araudiaren Dekretua izanik, horretarako 50.000 euro daudelarik aurrekontuan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko