A. Hernándezek asteburu borobila izan du: 6. Albin eta 1ngo Urduñan
Aitor Hernandez ermuarrak asteburu borobila izan du. Specialized-Ermua Impulso etxeek babesten duen txirrindulariak seigarren postua lortu zuen larunbatean Albi hiriko (Frantziako kopa) ziklokrosean, UCiren C1 kategoriakoa. Lasterketa ona egin zuen larunbatean Aitorrek, indarra doituz denbora guztian eta tropelaren buruan mantenduz hasieratik. Ermuarra Clément Venturini irabazlearen atzeko taldean mantendu zen, lehenengo hamarren artean ezezik lehen bostekoan egonik denbora luzean. Azkenean ezin izan zuen lehen bosten artean egon, Vandekinderen belgikarra bere aurretik sartu izan zelako.
Amaitu ondoren, Aitor pozik agertu zen, “pozarren bai, proba C1 izan baita eta emaitzak konfidantza ematen nauelako”. Aitorrek emaitzarik onena lortu izan du, kategori honetako lasterketa eta ondorengoa erantsi zuen “Helburua lehen hamarren artean bazen ere, ez nuen hain aurrean egoterik espero. Zirkuitua azkarra eta teknikoa izan denez nik erritmoari eutsi eta lehenengo bosten artean mantendu izan naiz”.
Asteburuko bigarren hitzordua Urduñan izan du, atzoko jai egunean Euskal Federazioak antolatutako lehen proban. Ibilbideak errebolta asko zituen, belarra ere toki askotan izanik eta lokatzik ez. Horiek horrela, ermuarrak lehenengo bueltan Adrián García eta Ismael Esteban kirolariekin korritu eta gero, erasoa jo zuen eta bakarrik alde egin zuen. Erritmo bizia ezarri zuen, itzuli bakoitzean gero eta abantaila handiago metatuz. Azkenean helmuga bakarrik zeharkatuaz.
Proba bukatu ostean honako hitzak esan zituen “Frantziarako joan-etorriak nekatua ekarri dit Urduñara, baina irabaztea besterik ez zuen balio. Fisikoki ondo aurkitu naiz eta nire erritmoari eutsi diot lasterketa osoan. Euskadiko lasterketetan helburua irabaztea dut beti, etxean korritzea motibazio bat gehiago baita etxean korritzea. Egiten ari naizen lana ona da eta diseinatu dudan prestakuntzaren ildotik dago”.
Asteburu honetan, denboraldiak aurrera jarraituko du Aitorrentzat, eta Burgos probintzian hitzordu bikoitza izango du: larunbatean Medina de Pomarren eta igandean, Villarcayon.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da