Baloreetan oinarrituriko kudeaketa ereduan ziurtagiria lortzeko ikastaroaren 4. edizioa Izarra Centren

30.10.15
Ekonomi Sustapena

Ermuko Izarra Centre eraikinean gauzatuko dute Creating eta Equilia enpresek Values Barrett Centre institutu Ipar amerikarrak hedatutako “Cultural Transformation Tools” (CTT akronimoaz ezaguna) balioetan oinarrituriko kudeaketa eredua ziurtatu ahal izateko ikastaroa, laugarren urtez jarraian. Ekimenak gure udalaren laguntza eta babesa du, antolatzaileekin bat elkarlanean jardun duelako. Horren emaitza azaroaren 9tik 12ra bitartean emango den ziurtatze-ikastaroa arrakastatsua da.

Aurreko hiru edizioetan zehar MICRODECO, AZTI Tecnalia, Repsol, ORBEA, EUSKALTEL, Aceros Inoxidables OLARRA, RPK, Baumann Muelles, ZF Lemförder TVA, PMG Polmetasa, Jaureguizar, Fagor Ederlan, MUTUALIA, LKS, Otalora, MU (Mondragon Unibertsitatea), Centro Formativo Otxarkoaga, Colegio San Pelayo Ikastetxea, Diputación de Bizkaia, Ayuntamiento de Ermua, Cámara de Gipuzkoa, ADEGI, Fundación Gizagune, Fundación ANESVAD, AGVAR eta beren kontu jarduten duten aholkulari hainbatek hartu dute parte. Ziurtagiria lortu eta ereduan sakondu duten parte-hartzaileek esperientzia positibotzat jotzen dute.

Espainian ikastaroa eta ziurtagiria lortu zitekeen lehen lekua Ermua izan zen, gaur egun aukera hori Madril hiriburuan ere badagoelarik. Ermua aitzindari izan zen eta horregatik balioetan oinarrituriko kudeaketaren barne erreferentziatzat hartzen da.

Trebakuntza programa hori Creating etxeko enpresari eta entrenatzaile venezuelarrak emango du. Adolfok CTT tresnak erakutsi eta zabaltzeko baimena du, EEBBtako Barrett Values Centrek emanikoa, Richard Barret irakasle iparamerikarraren eredua sortu eta lantzen lankide eta laguntzaile izan delako. Jarrinek “De la revolución industrial a la evolución empresarial. Más allá de la Ética y la Responsabilidad Social Corporativa: un tema de conciencia”, tituluko liburua idatzi eta argitaratu du. Enpresariak ospe handia lortu du Amerikako Hego eta Erdi aldean ere bai. Gure artean eduki genuen azkenekoan elkarrizketatu egin genuen eta ondokoa esan zigun Jarrinek: ‘Haztea, lehiatzea eta metatzearen jarduerak ez daude bizitzarekin lerrokaturik’ eta ‘gizartearen kontzientzia aldaketak enpresariak eboluzionatzera daramatzala’. Irakasle venezuelarra “ondasunak erabili eta pertsonak lehenesten dituen eredua”ren aldeko defendatzaile sutsua da, hori jotzen baitu ‘zuzentzat’.

Gure udala lanean ari da balioetan oinarrituriko kudeaketa sistemara jauzia eman eta bere senean txertatzeko eta eredua inguruko enpresetan ezagutu eta zabaltzeko ere konprometituta dago. Enpresa eredu hori pertsonak ditu helburu eta alor horretan erreferente izan duenez, Mintegi eta Heziketa eta Ziurtatze egitarauari laguntzen dio. Aldaketa garaian baino garaiaren aldaketa bizi dugu gaur egun eta horrek erantzun zintzo eta benetakoa eskatzen du, produzitzeko eta erlazionatzeko ereduen aldekoa, horietan gizartea, ekologia eta goi mailako beste balioak kontutan harturik, jasangarritasunarekiko integralak eta koherenteak direnak bai gaur bai etorkizunari begira, bizitzaren alor guztietarako baliagarri.

Elkarlan horren fruitu Udalak Erkidegoan estrategikoki kokatu dagoen –hiru hiriburuetatik hurbil eta distantzia paretsuan- Izarra Centre eraikina jartzen du, gure inguruko enpresek urri honetako jarduera eta aktibitateetan parte hartzeko aukera eta abantailak izanen dituztelarik.

Elkarrizketako eta Adolfo Jarrinek esandako hitzak osorik eta online entzuteko edo artxiboa behera ekartzeko gonbitea luzatzen dizuegu, hamalau minutu eskas besterik ez baitute irauten.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren