Aitor Hernandezek Munduko Txapelketarako puntuak eskuratzen jarraitu nahi du
Aitor Hernandez txirrindularia ez da larunbatean Arbulon (Araba) lehiatuko den lasterketan izango, Euskadiko Txirrindulari Federazioaren Challengerako puntuagarria den arren. Izan ere, Specialized – Ermua Impulso taldeko kirolariak igandean Bartzelonako Les Franqueses del Vallès herrian jokatuko den Gran Premi Les Franqueses probarako ehuneko ehunean egon nahi du. C2 UCI kategoriako lasterketa da, eta Espainiako Koparako puntuagarria.
“Beti pena ematen du Euskadin jokatzen diren lasterketetan ez izateak, baina UCIko puntuak daude jokoan Les Franquesesen, eta Munduko Txapelketarako ahalik eta puntu gehien eskuratzea da denboraldiko helburu nagusietako bat”, azaldu du Hernandezek. “Larunbat goizean joango naiz Kataluniara, zirkuitua behar bezala ikusi eta gogoan hartzeko, eta igandean ongi deskantsatuta egon eta lasterketari bermeekin ekiteko. Gainera, nazioarteko garaipena dago jokoan, maillot horia soinean dudala irtengo dut eta Espainiako Kopako lidergoa indartzeko borrokatu behar dut”, azpimarratu du ermuarrak.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da